27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LAPOBLACION

Udalbatzako kideen ordainsariak

Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2008ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalbatzako kideen ordainsariak, 2009 urterako.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56 eta 57. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua, baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaz onetsia den Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua ere; guztiak ere udalbatzetako kideen dedikazioari eta lansariei buruzkoak.

Kontuan hartuta azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoa. Bertan, alde batetik, Toki Ogasunei Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagozkien zenbatekoa eta banaketarako formula ezartzen dira 2009tik 2012ra bitarteko ekitaldietarako; bestetik, konpentsazio ekonomikoaren sistema arautzen da udalkideei, karguan aritzeagatik, ordansariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako Udalentzat.

Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainei buruz, alkateak aurkeztu proposamena aztertutakoan, bertaratutako guztiak bat etorrita, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du:

Lehendabizikoa.-Kalte-ordain eta bilkura-sarietarako araubide bat ezartzea, udalkideentzako ordainsari hauek onetsita osoko bilkuretan parte hartzeagatik: 175,17 euro, saio bakoitzeko, eta gehienez ere 1.051 euro, urtean.

Bigarrena.-Alkateari 4.204 euro ordaintzea urtean; aldiz, 1.051 euro urtean alkateordeari, karguan aritzeagatik sortutako gastuen kalte-ordain gisa.

Hirugarrena.-Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezarten diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.-Aurreko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan agindutakoari jarraituz. Lege horren bidez ezartzen dira Toki Ogasunei Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagozkien zenbatekoa eta banaketarako formula, 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Bosgarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratuko da.

Lapoblacion-Meanon, 2009ko otsailaren 4an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L0901926