I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan anatomia patologikoko teknikari espezialista (APTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan anatomia patologikoko teknikari espezialista (APTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenak, lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu ditu. Deialdia 2008ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan anatomia patologikoko teknikari espezialista (APTE) izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da, honako honen alde hain zuzen:
BEORLEGUI ARTETA, M.ª CARMEN
2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.
Iragarkiaren kodea: F0901190