27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GENEVILLA

Udalbatzako kideen ordainsariak, 2009 urterako

Genevillako Udalak, 2008ko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.-Udalkideen kalte-ordain eta bilkura-sarien araubidea aldatzea, alkatearentzat lanaldiaren %50eko dedikazio partziala ezarrita; 8.145,25 euroko ordainsari gordina jasoko du urtean, 12 zatitan ordainduko dena, eta urtero berrikusiko da.

Bigarrena.-Ordainsari hauek onestea Udalbatzako kideentzat, osoko bilkuretan parte hartzeagatik: 197,06 euro, saio bakoitzeko, eta gehienez ere 788,25 euro urtean.

Hirugarrena.-Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezarten diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.-Aurreko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan agindutakoari jarraituz. Lege horren bidez ezartzen dira Toki Ogasunei Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagozkien zenbatekoa eta banaketarako formula, 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Genevillan, 2009ko otsailaren 3an.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0901906