27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskalak 2009. urterako. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2008ko azaroaren 21ean egin batzar orokor arruntean, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea Uraren ziklo integralaren zerbitzuari eta Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuari dagozkien ordenantza fiskalak, 2009. urterako.

Erabaki hori 2008ko abenduaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean entitatearen Idazkaritzan, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, behin betikoz onetsirik gelditu dira eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Mankomunitateko burua, Fidel Muguerza Rivero.

ORDENANTZA FISKALA, JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAK UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO 2009KO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xede diren tasak edateko uraren hornidura eta uren saneamenduaren zerbitzuan oinarritzen dira, baita horrekin zerikusia duten gainerako zerbitzuetan ere.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Jurramendiko Mankomunitatea osatzen duten udalerri eta kontzejuen mugapeko lurralde guztian aplikatuko da ordenantza hau, baldin eta Uraren ziklo integralaren kudeaketaren eskumenak hari eskualdatu badizkiote.

Aipatutako lur eremuez gain, ordenantza hau aplikatuko zaie Mankomunitateak egin eta ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiei, zerbitzua non egiten den kontuan hartu gabe.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ezartzen diren tasetarako ondotik aipatzen diren inguruabarrek dakarte zergapeko egintza:

a) Edateko uraren hornidura zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornidura zer lekutarako kontratatu zen, edateko ura berehala hantxe izateko aukera.

b) Saneamenduaren zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornitutako leku batean hondakin edo soberakin urak berehala husteko aukera, Mankomunitatearen saneamendu sarearen bitartez.

c) Mankomunitateak edateko ematen duen ura erabili eta eskura izatea. Tasa hau hartutako uraren erabileren edo xedeen arabera aldatuko da.

d) Saneamendu zerbitzuaren egiazko erabilera.

e) Edateko urez hornitzeko zerbitzuan sarrera ematea. Horren barrenean daude eskatutako emaria jasotzeko instalazio egokiak aurretiaz dituen leku bati edateko ur horniduraren zerbitzua ematen hasteko kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:

e-1: mugarik gabeko eperako eskatutako hornidura.

e-2: epe zehatz baterako eskatutako hornidura.

e-3: noizean behin eta puntualki eskatutako hornidura (gehienez ere 15 egun).

f) Hornidurako baldintzen aldaketa. Egitate honen barrenean daude lehenagotik altan dagoen hornidura baten baldintzak aldatzeko behar diren kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:

f-1: Eskatutako emariaren aldaketa. Ondorioz, neurri handiagoko kontagailuaren ordez txikiagoa jarriko da edo alderantziz.

f-2: Horniduraren titulartasunaren aldaketa, dohaineko eskualdeketengatik, edo jabekidetza edo irabazpidezko sozietatea desegiteagatik.

f-3: Horniduraren titulartasunaren aldaketa, erabiltzailearen Erregelamenduan aurreikusitako edozein arrazoirengatik, aurreko atalean adierazten ez bada ere.

g) Edateko uraren eta saneamenduko uraren zerbitzurako hargunea edo lotunea egitea.

Eskatzailearen kontura izanen da hargunea egitea eta haren kostua. Mankomunitateak ematen duen zerbitzua, tasa honen zergapeko egintza sortzen duena, hauxe izanen da: hargunea egiteko gainbegiratze teknikoa eta etxebizitzek zein lokalek zerbitzua izateko Mankomunitateak inbertsio orokorretan egin beharreko konpentsazioa.

h) Hondatutako kontagailuak konpontzea, erabiltzailearen kontura. Horren barrenean daude erabiltzailearena den kontagailu hondatua jaso, konpondu eta berriz jartzeko egin beharreko jarduketak.

i) Erabiltzaileak eskatutako ikuskatze lanak. Horren barrenean daude Mankomunitateak, abonatuak hala eskatuta, egin beharreko ikuskatze lan guztiak, hala nola kontagailuen funtzionamendua egiaztatzea, kontagailuen irakurketak, ustez oker egindakoak eta gisako jarduketak, ikuskatu ondotik egiaztatzen bada erabiltzaileak ez duela behar bezainbat arrazoirik izan ikuskatze lana eskatzeko.

j) Mantentze lanetako taldeek edo administrazio edo obretako langileek egindako joan-etorriak, honako kasu hauetan:

j-1: joan-etorria egiten denean erabiltzaile batek hala eskatuta, partikularraren instalazioari dagozkion matxurak konpontzeko.

j-2: interesdunaren eskaerak sortua denean, sare orokorretik hornidura mozteko, instalazio partikularretan obrak edo konponketak egiteko xedeaz.

j-3: interesdunak eskatuta edo ofizioz egiten denean, erabiltzaile bati hornidura mozteko, Mankomunitatearekiko beharkizunak ez betetzeagatik.

k) Zerbitzuaren erregelamenduan eta ordenantza teknikoetan ezarritako arauak betetzen ote diren frogatzeko ikuskatze lanak, horiek urratzen direnean.

l) Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izatea eta mantentzea, hau da, instalazio horien bitartez ur hornidura berehala izateko aukera:

l-1: noizbehinka edo modu puntualean eskura izatea.

l-2: aldian behin eskura izatea.

-Lau hilabetez.

-Urtebetean.

m) Uraren egiazko kontsumoa, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarearen bitartez.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek eta juridikoek, eta entitateek, baldin eta zergapeko egintza izaten ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen badute, nahiz eta izaera juridikorik ez izan; betiere, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

1. Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) a), b), c), d) eta j-3) ataletan ezarritako tasetarako, abonamendu polizaren edo lotunearen titular gisa agertzen den erabiltzailea.

b) e), f), h), i), j-1) eta j-2), l-1), l-2) eta m) ataletan ezarritako tasetarako, zerbitzuaren eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) K atalak aipatzen dituen jarduketetarako, arau-haustea egin edo horren onura ateratzen duena izanen da ordaintzera behartua.

2. 2/95 Foru Legearen 104. artikuluari jarraikiz, zerbitzuaren xedeko finka edo higiezinen jabeak dira zergadunaren ordezkoak. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

Arrazoi bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea amaituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: saneatutako lekuak aldi berean Mankomunitatearen edateko uraren hornidura badu, edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa izanen da zergapeko egintza.

Saneatutako lekuak aldi berean Mankomunitatearen edateko uraren hornidurarik ez badu, harguneko hodiaren diametroa izanen da zerga-oinarria.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako uraren metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada edo hondaturik badago, aurreko bi urteetan kontagailuak erregistratutako datuak estrapolatuz neurtu eta zenbatespena eginez.

Aurretik aipatutako estimazioa egiten ahal ez bada estrapolaziorako behar diren datuen faltagatik, arlo horretan indarra duen legeriak ezarritako prozeduren bidez kalkulatuko dira kontsumitutako metro kubikoak.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: artikulu honetako aurreko atalean ezarritako oinarri bera erabiliko da.

Putzu partikular batetik egiten denean hornidura, kontagailuaren bidez neurtuko da ponpatutako ura edo, kontagailurik ezean, indize hauen arabera eginen da kalkulua:

-Kontzesio administratiboa.

-Antzeko jardueretako batez besteko kontsumoa.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako:

e-1: Behin betiko altaren kuota, jarri beharreko kontagailuren diametroaren araberakoa.

e-2: Behin-behineko altaren kuota.

Behin-behineko kuota, lau hilean behingoa.

e-3: Altagatik eta aldi bategatik kuota bakarra (hazbetearen Ÿ-ko hodia izanen da hargunearen muga).

f) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzetarako:

f-1:

-Kontagailuaren aldaketa.

-Dagokion altaren kuotaren zenbatekoaren aldea.

f-2: behar diren lanen kostua.

f-3: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

g) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: etxebizitza edo lokal bakoitza hornidura edo saneamendu zerbitzuari lotzeko kuota, banaka erabili edo aprobetxatzeko modukoa bada.

h) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

i) 4. artikuluaren i) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

j) 4. artikuluaren j) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

l) 4. artikuluaren l) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: instalazioak eskura izatea zenbat denboratarako eskatzen den, huraxe.

m) 4. artikuluaren m) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada, interesdunarekin ados jarrita zenbatetsi direnak.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tasa bakoitzari dagokion tributu kuota kalkulatzeko, honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie aurreko artikuluan agertzen diren zerga-oinarriei:

a) 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA EURO KOP./LAUHILEKOA

Gehienez 13 mm 10,02

20 mm 26,10

25 mm 37,93

30 mm 61,93

40 mm 110,18

50 mm 172,16

65 mm 288,27

80 mm 440,82

100 mm 688,85

125 mm 1.074,93

suteen zerbitzua bada, halakoetan kontagailuaren neurriari edo, kontagailurik ez badago, elikadura hodiaren diametroari dagokion tarifaren %10 izanen baita tarifa; betiere, 49 milimetro baino txikiagoa bada; handiagoa izanez gero, tarifa orokorraren %20 izanen da.

b) 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA EURO KOP./LAUHILEKOA

Gehienez 13 mm 3,73

20 mm 8,70

25 mm 13,98

30 mm 22,86

40 mm 40,62

50 mm 63,43

65 mm 106,32

80 mm 162,29

100 mm 253,88

125 mm 396,19

Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.

c) 6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:

-A-1 tarifa: hornidura kontratatuak etxeko kontuetan erabiltzeko, baita udal eta kontzejuetan ere, herriko etxeetan eta Udalaren gainerako zerbitzu publikoetan, ongintza zentroetan eta ikastetxeetan: 0,3378 euro/metro kubikoa.

-A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu honetan sartzen dira industriak, bulegoak, lantokiak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean beste tarifa batean zehaztu gabeko jarduera edo erabilerak: 0,5230 euro/metro kubikoa.

-A-3 tarifa: hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuei dagozkienak, udal erabilera publikoko kirol instalazioetan erabiltzeko: 0,2268 euro/metro kubikoa.

-A-4 tarifa: ureztaketarako edo suteetarako ahoak direnean: 0,3378 euro/metro kubikoa.

-A-5 tarifa: udal eta kontzejuen erabilera iturri publikoetan eta apaingarri publikorako ureztatze lanetan: 0,1721 euro/metro kubikoa.

-A-6 tarifa: ur ihesei dagozkien kontsumoak: 0,2122 euro/metro kubikoa.

-A-7 tarifa: Mankomunitatean sartu gabe dauden udal eta kontzejuei zuzenean egindako hornidurak: 0,3062 euro/metro kubikoa.

d) 6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota aldakorra sortuko baitu:

-S-1 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,1329 euro/metro kubikoa.

-S-2 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,1903 euro/metro kubikoa. Industria jarduera batek bere industria prozesuan kontsumitzen badu emandako ur horniduraren %100: 0 pezeta/metro kubikoa.

Mankomunitatekoak ez diren hornidurak direnean, tarifa 0,0927 euro/metro kubikoa izanen da.

-S-3 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,1328 euro/metro kubikoa.

-S-4 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,00 euro/metro kubikoa.

-S-5 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,00 euro/metro kubikoa.

-S-6 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,1903 euro/metro kubikoa.

-S-7 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,00 euro/metro kubikoa.

e) 6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga-oinarriari, zerbitzuko sarrera tasa sortuko baitu:

e-1:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA ALTARAKO KUOTA BEHIN BETIKOA

Gehienez 13 mm 66,69 euro

20 mm 112,01

25 mm 149,35

30 mm 198,91

40 mm 313,30

50 mm 476,04

65 mm 849,16

80 mm 1.249,74

100 mm 1.901,06

125 mm 2.913,09

Zerbitzuaren xede bakarra su-itzaltze zerbitzua egitea denean, %50 beheitituko da tarifa orokorra.

e-2:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA ALTARAKO KUOTA BEHIN-BEHINEKOA

Gehienez 50 mm 47,62 euro

125 mm 91,68

Lauhileko kuota behin-behinekoa, 35,02 euro izanen da, kontagailu mota guztietarako.

e-3:

Etxean erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 7,21 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Industrian erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 33,99 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Zenbait onuradunendako hargune bakarra eskatzen denean, tasa bakarra sorraraziko da, 29,87 eurokoa, haientzat guztientzat. Kontsumo tasa bakoitzari aplikatuko zaio.

f) 6. artikuluaren f) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren baldintzen aldaketaren tasa sortuko baitu:

f-1: kuota finkoa: 74,16 euro.

Aurreko zenbatekoari kuota aldakor bat gehituko zaio: kontagailu berriaren eta zaharraren arteko behin betiko altaren kuoten arteko aldearen arabera; betiere, alde hori positiboa bada.

f-2: tarifaren prezioa 0,0 euro izanen da.

f-3: zerbitzu hau egiteko administrazio lanen kostua 20,29 euro izanen da.

g) 6. artikuluaren g) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:

g-1) Hargune bakunetarako (hornidura edo saneamendua): 132,08 euro

g-2) Hargune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua):

-Etxebizitza blokeak:

1) Eraikina lotzeagatik, banaketa sareari lotzeko baimena ematen denean, etxebizitza bakoitzeko: 147,86 euro.

2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra bukatu ondotik: 36,97 euro.

Etxebizitza edo negoziorako lokal bakar baten sustapena eta eraikuntza baldin bada, g-2 tarifa bakarra izanen da: 184,81 euro.

Halaber, g-2 tarifa bakarra izanen da etxebizitza ez bada zerbitzuan izen emana egon azkeneko hamar urteetan.

g-3) Negozio-lokalaren lotune bakoitza: 184,81 euro

h) 6. artikuluaren h) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, erabiltzailearen kontagailuak konpontzeko tasa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA ZENBATEKOA

Gehienez 50 mm 65,23

125 mm 243,54

i) 6. artikuluaren l) atalean ezarritako zerga-oinarriari, erabiltzaileak hala eskatuta eginiko alferrikako ikuskatze lanen tasa sortzen duen horri: jarduketa hauetan guztietan 35,87 euro kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten diren kasuetan salbu, tarifa 8,60 euro izanen baita.

j) 6. artikuluaren j) atalean ezarritako zerga-oinarriari, joan-etorrien tasa sortzen duen horri: jarduketa hauetan guztietan 29,87 euro kobratuko da joan-etorri bakoitzeko.

Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

Instalazio partikular batean nabarmentzen bada ur-ihesa badela, kontagailuak erregistratu duena, eta interesdunaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:

Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

Ur-ihesa 100 m³-tik goitikoa eta 300 m³-tik beheitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50etik goitikoa bada, 100dik goiti ihes joandako metro kubikoak tarifatuko dira, eta ez da aplikatuko saneamenduari eta arazketa-kanonari dagokien tarifa.

Ur-ihesa, 300 m³-tik goitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50etik goitikoa bada, 300dik goiti ihes joandako metro kubikoak tarifatuko dira, eta A-6 tarifa aplikatuko da.

k) Uren zerbitzuaren gaineko Erregelamenduan ezarritako zehapenak aplikatuko dira, oro har.

l) 6. artikuluaren l) atalean ezarritako zerga-oinarriari, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izan eta mantentzeko tasa sorraraziko baitu:

l-1) Noizbehinka edo modu puntualean eskura izatea: 30,90 euro.

l-2) Aldian behin eskura izatea:

-Lau hilean behin: 618 euro.

-Urtebetean: 1.442 euro.

m) 6. artikuluaren m) atalean ezarritako zerga-oinarriari, sute-ahoen sarearen bitarteko ur kontsumoaren kuota sortuko baitu: 0,5230 euro/metro kubikoa.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik aterako dira tasa bakoitzari dagozkion tributu-kuotak.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Fidantzak

10. artikulua. Mankomunitateak ordenantza honetako 4. artikuluko e) edo f) ataletan definitzen diren zerbitzuetako bat egiten duenean, fidantza galdatuko dio zerbitzua eskatzen duenari, zerbitzuan baja eman baino lehentxeagoko aldian Mankomunitatearekin izan ditzakeen dituen zerga betebeharrei aurre egin ahal izateko.

Dagokion tasa ordainarazten den unean eta agirian berean galdatuko da fidantza hori.

Kontagailuaren kalibrearen araberakoa izanen da fidantzaren zenbatekoa, taula honi jarraikiz:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA FIDANTZA

Gehienez 13 mm salbuetsia

50 mm 65,00

125 mm 240,00

4. artikuluko f-1 atalean bildutako kasuak izanez gero, fidantzan dagokion aldea galdatuko da. Denbora zehatz baterako hornidurak izanez gero, sei hilabete bitarte, fidantzaren zenbatekoa 100 eurokoa izanen da.

X. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespen eta hobariak besterik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Foru Diputazioak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

XI. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

12. artikulua. Kontrakoa frogatu ezean, ezarrita eta abian dagoen kontagailu sail guztia Mankomunitatearena dela usteko da.

Zuzenbideak onartzen dituen frogabide guztiez baliatzen ahalko da erabiltzailea, kontagailuaren gainean bere jabetza eskubidea agerian uzteko.

13. artikulua. Ordenantza hau indarrean sartzen denetik horniduraren zerbitzuan izaten diren altetan, enpresa hornitzaileak jarriko ditu kontagailuak, eta horiek Mankomunitatearenak izanen dira, salbu partikularrak bere kontagailua jarri nahi duela adierazten duenean. Halakoetan Industria Ministerioak homologatutako kontagailua ezarri beharko da.

XII. KAPITULUA

Tasen sorrarazpena

14. artikulua. 1.-Laugarren artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako tasek kuota finkoei dagokien lauhileko bakoitzeko lehen egunean izanen dute sorrarazpena, erabiltzaile guztientzat. Kuota horiek ezin dira murriztu, ezta hainbanatu ere.

2.-4. artikuluaren c), d) eta m) ataletan ezarritako tasek ur kontsumoa egiten den unean izanen dute sorrarazpena.

3.-Zerbitzua emateko eskabide ofiziala egiten den unean sorraraziko dira laugarren artikuluaren e), f), g), j) eta l) ataletan ezarritako tasak.

4.-Zerbitzua egiten den unean sorraraziko dira laugarren artikuluaren h), i) eta j) ataletan ezarritako tasak.

XIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

15. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1.-4. artikuluaren a) eta b) ataletan aurreikusitako tasak, lauhilekoetan sorraraziko baitira, berdin ordainaraziko dira.

2.-4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako tasak, lauhilekoetan ordainaraziko dira, salbu eta abonatuaren kontsumoa edo arrisku egoera dela-eta enpresak uste badu bihilekoetan ordaindu behar duela, eta hala izanen da; betiere, urtean 1.000 m³ baino gehiago kontsumituko dituela kalkulatzen denean.

3.-4. artikuluaren e), f), g), h), i), eta j) ataletan aurreikusitako tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

Aitzinekoa ukatu gabe ere, ez da ordainaraziko e), f), g), h) eta i) ataletan ezarritako tasa, Mankomunitateak ez baditu ematen eskatzen zaizkion zerbitzuak, eskabidea egiten denetik hasi eta 7 eguneko epean, baldin eta atzerapenaren errua hornitzaileari egozten ahal bazaio eta ez eskatzaileari.

4.-l) eta m) ataletan aurreikusitako tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira eta eskatutako une edo aldi bakoitzean egindako kontsumoaren likidazioa egin ondoan.

XIV. KAPITULUA

Diru-bilketa

16. artikulua. 1.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusten denaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan aurreikusitako tasak aplikatzeagatik ateratzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2.-Ordenantza honetako 4. artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako kuotei dagozkien zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

-Lauhileko bakoitzari dagozkionak, urteko lauhileko natural bakoitzaren 1. egunean.

3.-Ordenantza honetako 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako kuotei dagozkien zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

-Urteko lauhileko natural bakoitzean sorrarazitakoak: urteko hurrengo lauhileko natural bakoitzaren lehenbiziko egunean.

-15.2 artikuluak ukitutako abonatuak: urteko hurrengo bihileko natural bakoitzaren lehenbiziko egunean.

4.-Artikulu honen 2 eta 3. ataletan xedatua gorabehera, subjektu pasiboek ziurtatuta dute 30 egun balioduneko epea beren borondatez eta errekargurik gabe ordaintzeko, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 88. artikuluan.

5.-e), f), g), h), j), l) eta m) ataletan ezarritako tasen ondoriozko tributu-zorrak jakinarazteko, tasaren likidazioa jasotzen duen agiria emanen zaio zerbitzua eskatzen duenari.

Hortik aitzina, ordenantza honetan bildutako jakinarazpenik gabeko tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.

4. artikuluaren e), f), g) eta j) ataletan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eskatzen den unean eginen da jakinarazpena.

4. artikuluaren h), i), j), l) eta m) ataletan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eman ondotik eta postaz eginen da jakinarazpena.

6.-Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aurreko atalean adierazitako epea ukatu gabe ere, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren e), f) eta g) ataletan jasotako tasen ondoriozko tributu-zorrak, behin zerbitzua eskatu duenari behar bezala jakinarazita, Lege horren 89. artikuluan aurreikusitako moduan kitatu beharko ditu, Mankomunitatearen Diruzaintzan edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki bulegoetan. Baldintza hori bete gabe ez da emanen eskatutako zerbitzua.

17. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, derrigorrezko aldian ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, premiamendu probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sorrarazitako berandutza korrituak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, derrigorrezko ordainketaren aldia hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

18. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Kreditu txartelaren bidez ere ordaintzen ahalko da.

XV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

19. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan aurreikusitakoaz gain, Jurramendiko Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Lehenbizikoa.-Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek 2009. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ORDENANTZA FISKALA, 2009. URTEAN HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen helburua da tasak ezartzea udal jatorriko hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzurako eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueretarako. Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugape osoan aplikatuko da, baldin eta hiri hondakinen zerbitzuan sarturik badaude, eskumena espresuki lagata.

Halaber, hiri hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barrenean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1.-Hiri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, hondakin horiek ondoko jatorria izanik, Hiri Hondakinei buruzko Legearekin bat:

a.-Etxeetakoak

b.-Zerbitzuetakoak

c.-Merkataritzakoak eta industriakoak

d.-Bulego publikoak

e.-Ikastetxeak

f.-Osasun zentroak

g.-Egoitza zentroak

h.-Hiri hondakinen bilketarako edukiontziak eskura izatea

j.-Bilketa berezia, edukiontzi trinkotzailearekin

k.-Kaxa irekiarekin egindako bilketa berezia

l.-Hondakindegi kontrolatura animalia hondakinak, traste handiak eta hiri hondakinekin pareka daitezkeenak botatzea.

m.-300kg baino gutxiagoko hondakinak.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, gisa berekoak badira.

2.-Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a.-Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

b.-Obra-hondakindegira botatzea (eraispen materiala baizik ez).

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua. 1.-Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadun gisa, pertsona fisiko zein juridikoak eta heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako erakundeak, baldin eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen badute eta zerga ezartzen ahal bazaie, betiere edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen edo erabiltzen badituzte, eta horien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak. Haiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko dizkiete kuotak.

2.-Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea amaituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko 1. atalean ezarritako zergapeko egintza guztietarako, zerga-oinarri hau hartuko da kontuan, eta horri aplikatuko zaio tarifa, indize zuzentzailea barne:

-1-A zergapeko egintzarako: bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea.

-1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zergapeko egintzetarako: jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta duen edo, zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada, arian dagoen jarduera bat ezarri edo burutzeko unitatea. Ezartzeko unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

-1-H, J, K zergapeko egintzetarako, edukiontzien kopurua, haien edukiera, desplazamendua eta bilketaren maiztasuna.

-1-L eta M zergapeko egintzetarako, botatako elementuen pisua.

-4.2 a) artikuluko zergapeko egintzarako, bilketaren maiztasuna, desplazamendua eta bildutakoaren tamaina.

-4.2 b) artikuluko zergapeko egintzarako, botatako elementuen pisua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, organo eskudunak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tasa eta tarifa aplikatu dagokien zerga-oinarriei. Ordenantza honen eranskin gisa agertuko dira, haren zati gisa.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua

1.-Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

2.-Bidezkoa izanen da tarifaren %50eko hobaria, tasaren xedeko etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagora dagoenean.

Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

X. KAPITULUA

Sorrarazpena

11. artikulua. 1.-4.1.) artikuluan ezarritako tasek (a, b, c, d, e, f eta g tarifak) lauhileko natural bakoitzeko lehen egunean izanen dute sorrarazpena. Kuota horiek ezin dira murriztu, ezta hainbanatu ahalko ere.

2.-Gainerako zerbitzuetarako tasak, borondatezkoak edo bereziak baitira, interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean sorraraziko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1.-4.1) artikuluan aurreikusitako tasak hilabetean edo lauhilekoan behin.

2.-Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua. 1.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1) artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2.-4.1) artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 12. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

3.-Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den unean ordainduko dira.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, derrigorrezko aldian ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

d) %5ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

e) %10ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, premiamendu probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

f) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sorrarazitako berandutza korrituak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, derrigorrezko ordainketaren aldia hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

15. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a.-Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b.-Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arau eta Erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe geldituko dira, baldin eta maila bereko edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

4. ARTIKULUKO ZERGAPEKO EGINTZEI DAGOZKIEN TARIFAK (euro/N.U.)

A) ETXEKOA

Etxebizitzak

Horien parekoak:

-Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).

-4 logela bitarteko landetxeak

-Aisialdiko finkak, 50 m² baino gehiago eraikita dutela.

33,42

33,42

B) PROFESIONALEN BULEGOAK

-Gestoriak

-Agentziak

-Kabineteak

-Notariotzak

-Erregistroak

-Bitxidendak-erlojudendak

-Bankuak

-Tabako-denda eta ile-apaindegiak

-Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak, ostatu publikorik gabeak

-Beste tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako lokalak, baita etxebizitzetarako erabilerarekin bateragarri direnean ere

-Ogi saltokiak

-Norberaren produktuarentzako hotz-kamerak

-Iturgintza eta elektrizitate arloko instalatzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak

24,03

%30

(Enplegatu bakoitzeko)

(oinarrizko tarifa: 62,94 euro)

581,55

C) MERKATARITZAKOAK

c. 1)

-Liburu dendak

-Botikak

-Opari dendak

-Dolareak eta ardandegiak

-Litxarreria dendak

-Gorputegiak

-Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak

-Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak

-Gasolindegia

-Eskulangintzako lantegiak

-Kristaldegiak

-Aroztegiak

-Marmoldegiak

-Zurgindegiak

-Elektrizitate dendak

-Edari biltegiak

-Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda

-Antzeko lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak

86,97

<a %name="

30

(Enplegatu bakoitzeko)

(oinarrizko tarifa: 125,87 euro)

581,55

c. 2)

Zapata dendak eta jantzi dendak

-Burdindegiak

-Drogeriak

-Ordezko piezen dendak

-Apopilo etxeak eta aterpetxeak

-Komentuak

-Kontserba lantegiak

-Mertzeriak

-Moldiztegiak

-Fruta eta barazki biltegiak

-Etxetresna elektrikoen eta kiroletarako dendak

-Altzari dendak

-Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak)

-Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak)

-Harategiak

-Prestalekurik gabeko gozotegiak

-Bazarrak

149,88

<a %name="

30

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa*: 188,78 euro)

581,55

c. 3)

-Arrandegiak

-Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak

-Prestalekua duten gozotegiak

275,70

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 314,62 euro)

721,92

c. 4)

-Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak (Bakar-bakarrik 150 m²-tik goitikoak direnak)

275,70

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 314,62)

3.609,66

c. 5)

-Jatetxeak, hostalak, apopilo etxeak eta aterpetxeak jantokiz hornituak

-4 logela baino gehiagoko landetxeak

338,67

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 376,54 euro)

1.477,20

c.6) Hotelak, kanpinak.

338,67

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 376,54 euro)

7.541,40

c. 7) Ostatuak, kafetegiak, biltokiak, elkarte gastronomikoak (urtean gehienez ere 100 m³ ur kontsumitzen dutenak), dantzatokiak, ostatua duten kirol elkarteak, kasinoak eta erretirodunen elkarteak, jendeari zerbitzatzeko kanpoko langileak dituztenean.

260,73

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 299,63 euro)

916,74

d) Herriko etxeak, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, auzitegiak, erlijio edo gizarte etxeak, kultua edo jarduera egunero dutenak

33,42

%100

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 62,94 euro)

581,55

e) Ikastetxeak, haurtzaindegiak, akademiak.

-Jantokia badute, aipatu tarifari %2 gehituko zaio, bazkaltiar bakoitzeko, eta gehieneko kuota 1.839,06 euro izanen da

149,88

%10

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 188,78 euro)

962,58

f) Ospitale, klinika, anbulatorio eta osasun etxeetako sanitarioak

-Langile egonkorrik ez duten osasun etxeak

149,88

33,42

%10

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 188,78 euro)

8.383

g) Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak

320,64

%10

(Egoiliar bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 359,41 euro)

8.383

Bakarrik paperez eta kartoiz osatutako hondakinak

7,51

Bakarrik plastikozko ontziez osatutako hondakinak

7,51

Materia organikoko hondakinak, industriatik heldu direnak, ezpurutasunik gabeak

7,51

Zuraren hondakinak, konposatu berezi edo toxikorik gabeak, kimatze hondarrak eta landare hondarrak:

-Xehetua

-Xehetu gabea

5,25

12,60

Zuraren hondakinak, aurrekoak ez direnak:

-Xehetua

-Xehetu gabea

23,10

34,65

Animalia hilen puskak edo hiltegiko hondarrak.

75,11

Zur, paper, kartoi, plastiko, material bizigabe eta horien gisako hondarren nahasketa:

-Paketatua

-Paketatu gabea

52,50

73,50

Nolanahiko hondakinak, atzera botatako ekoizpenak baizik osatzen ez dutenak, balioztatu gabeak eta beste produktu berezi batzuk ez dituztenak:

-Paketatua -Paketatu gabea

27,30

42,00

Lohiak, konposterako on direnak

18,77

Obra hondakinak, 500 kilotik beheiti

24,00

Landare-lurrak edo gisa berekoak

3,00

Lohi onargarriak, egonkortuak, konposterako on ez direnak

30,00

Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak)

-Pneumatikoak

.Ibilgailu abandonatuak (automobil bakoitzeko)

.Ibilgailu abandonatuak (kamioiak eta antzekoak)

311,00

116,00

580,00

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1. Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.

2. Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili.

3. Hondakinak botatzen diren aldiro, 3,50 euro ordainduko da, gutxienez ere.

4. LIZARRAKO TRANSFERENTZIA PLANTAN HONDAKINAK BOTATZEA:

-Gehienez ere 5 m³ onartuko dira.

-Gehienez ere 0,5 t-ko obra-hondakinak onartuko dira.

-Garbigunean hartuko dira hondakin onargarriak; betiere, bertako funtzionamenduko jarraibideen arabera.

2. BORONDATEZKO ZERBITZUAK:

BILKETA:

Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzuak, kamioi trinkotzailearekin (emandako denboraren arabera).

60,00 euro/ordua

-Gai geldoen hondakindegian eta transferentzia plantan bota nahi bada, aurretik eskaera egin beharko da eta hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoak zehaztu, Hondakinei buruzko 10/1998 Legearen 3. artikularen arabera.

(*) (Oinarrizko tarifa 2008. urteko tasa da, %5 igota eguneratzeko; horrela bermatuko da tasak erabiltzaile guztientzat berdin igotzea, hondakinak tratatzeko Partzuergoaren tasa aplikatzeak duen nahasmendua zuzentzearren).

TARIFEI LEHENTASUNEZ APLIKATZEKO XEDAPENAK

-Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena-, tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

-Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

-B-C-E-F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batez bestekoa baino franko gehiago direnean -eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada-, erabilera esklusiboko edukiontziaren bilketari eta tarifari emanen zaie lehentasuna.

-Lau hilabetetik beheitiko "denboraldian" egiten diren jarduerek lau hilean behingo kuota bakar bat sorraraziko dute, jarduerari dagokion tarifan.

-Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean.

-Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

-Koefiziente aldakorra aplikatzeko, ez da kontuan hartuko ustiapenaren titularra, D tarifan salbu.

-Harako c.7 epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, multzoko tarifa txikiena aplikatuko zaie.

-Titularrik gabeko establezimendu sanitario publikoei tarifarik txikiena aplikatuko zaie.

-Harako c.3 tarifako establezimenduei, 300 biztanletik beheitiko herri batean badaude eta langilerik ez badute, c-1 tarifa aplikatuko zaie.

3.-Erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifa:

a) Hiri lurzoruko instalazioak:

BILKETA BAT ASTEAN 2 BILKETA ASTEAN 3 BILKETA ASTEAN 4 BILKETA ASTEAN 5 BILKETA ASTEAN 6 BILKETA ASTEAN

Edukiontzi bat 489 978 1.467 1.956 2.445 2.934

2 edukiontzi 831 1.662 2.496 3.327 4.158 4.989

3 edukiontzi 1.077 2.151 3.225 4.302 5.379 6.453

4 edukiontzi 1.368 2.733 4.101 5.469 6.840 8.205

5 edukiontzi 1.659 3.321 4.977 6.636 8.298 9.954

6 edukiontzi 1.956 3.909 5.862 7.818 9.771 11.727

7 edukiontzitik goiti 327/edukiontzia 657/edukiontzia 942/edukiontzia 1.224/edukiontzia 1.506/edukiontzia 1.785/edukiontzia

b) Hiri lurzoritik urrun dauden instalazioak (herrigunetik kanpoko lurzorua)

BILKETA BAT ASTEAN 2 BILKETA ASTEAN 3 BILKETA ASTEAN 4 BILKETA ASTEAN 5 BILKETA ASTEAN 6 BILKETA ASTEAN

Edukiontzi bat 537 1.071 1.611 2.145 2.682 3.216

2 edukiontzi 909 1.824 2.733 3.648 4.557 5.469

3 edukiontzi 1.179 2.355 3.534 4.713 5.892 7.068

4 edukiontzi 1.500 3.000 4.494 5.994 7.494 8.994

5 edukiontzi 1.824 3.648 5.469 7.293 9.117 10.941

6 edukiontzi 2.145 4.290 6.432 8.577 10.719 12.864

7 edukiontzitik goiti 357/edukiontzia 705/edukiontzia 1.008/edukiontzia 1.314/edukiontzia 1.617/edukiontzia 1.917/edukiontzia

Tarifa hilabeteka hainbanatzen ahalko da.

Tarifa hau aplikatu behar denean ez du eraginik izanen jarduera eta tarifa guztientzat ezarritako gehieneko kuotak.

-Hondakin organikoak sortzen diren jardueretan nahitaez bi edukiontzi bederen erabili beharko dira (bata materia organikoarentzat eta bestea geldoarentzat). Arrazoi horren ondorioz beharrezkoa bada bi edukiontzi jartzea, tasak %25eko hobaria izanen du (a) 1 ataleko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifaren kasuetarako).

-Hilerri, futbol-zelai edo lorategietan, Udalaren erabilera publiko esklusiboko edukiontziak direnean, bakarrik materia organikoa biltzekoa behar bada, tasak %50eko hobaria izanen du.

-Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

-Biltzeko maiztasuna Mankomunitateak berak ezarriko du; betiere, establezimendua zein lekutan dagoen, inguruko ohiko bilketaren arabera.

-Ezarri diren tarifak 1.000 l bitarteko edukiontzientzat dira. Edukiontzia handiagoa bada, koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko da, handitutako edukieraren araberakoa.

4.-Tarifak, bilketa edukiontzi trinkotzailearekin eta kaxa irekien bidez egiten denean:

EDUKIONTZI TRINKOTZAILE MUGIKORRAK

1.-TRINKOTZAILEA ALOKATZEKO TARIFA EDUKIERA euro kop. hilean

15 m³ 410

17,5 m³ 422

20 m³ 438

20 km arte 84 euro + 75 euro/t

20-30 km 95 euro + 75 euro/t

30 km-tik gora 105 euro + 75 euro/t

KUTXA IREKIKO EDUKIONTZIAK

1.-KUTXA IREKIA ALOKATZEKO TARIFA URTE TARTEA euro kop. hilean

Hilean 110

20 km arte 84

20-30 km 95

30 km-tik gora 105

Trinkotzaileekin eta kaxa irekiekin egiten den bilketa Mankomunitatearen bitartekoen eta bilketagai diren hondakinen ezaugarrien mende egonen da.

BILKETA BEREZIAK KAMIOI BESODUNAZ

60,78 euro/ordua 0,94 euro/km.

Kaxa irekiko kamioekin edo trinkotzaileekin egiten den bilketaren tarifa metatu eginen zaio hondakinak botatzeko tasari, ordenantza honetan aurreikusitakoari, alegia.

Iragarkiaren kodea: L0901790