II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ZIZUR NAGUSIA
Araua, Ludo-haurtzaindegiko bateratze zerbitzua egiteko prezio publikoen gainekoa. Onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Ludo-haurtzaindegiko bateratze zerbitzua egiteko prezio publikoen gaineko araua.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2009ko otsailaren 4an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.
ARAUA, LUDO-HAURTZAINDEKO BATERATZE ZERBITZUA KULTURA ETA KIROL ZERBITZUKO JAURDUERETARAKO EGITEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA
1. artikulua. Oinarria.
Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
2. artikulua. Ordaintzera behartuak daudenak.
Udal honek antolatzen dituen kultura eta kirol zerbitzuek eskaintzen dituzten halako jarduera batzuetarako Ludo-haurtzaindegiko bateratze zerbitzuez baliatzen direnek ordainduko beharko dute arau honetan ezarritako prezio publikoa, horien gainean baita arau hau.
3. artikulua. Tarifak.
Hona prezio publikoaren tarifa: euro 1, zerbitzu eta erabiltzaile bakoitzeko.
5. artikulua. Kudeaketa eta diru-bilketa arauak.
1 Arau honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra zerbitzua egiten hastetik sortzen da. Hala ere, haren zenbateko osoa aurretik ordaintzeko galdatuko da, zerbitzu horren aitzin, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 34. artikuluari jarraikiz.
2 Udalak izendatzen dituen finantza entitateen bidez ordainduko dute prezio publikoa zerbitzu edo jardueren onuradunek.
3 Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
4 Entitateak aitzineko atalean aurreikusitako mugaren azpitiko prezio publikoak finkatzen ahalko ditu, horretarako arrazoiak badaude, izan horiek gizarte, ongintza, kultura edo interes publikokoak. Hori egin ahal izateko, aurrekontuan behar den dirua izendatu beharko da gelditzen den kendura berdindu beharrez.
5. Aipatu epeetan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu bidez galdatuko dira, Tributuei buruzko 18/2006 Foru Lege Orokorrean xedatuari jarraikiz.
Iragarkiaren kodea: L0901978