II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
OKO
Udal Planaren hasierako onespena
Okoko Udalak, 2008ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehenbizikoa.-Okoko Udal Plan orokorra hasiera batez onestea.
Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da bi hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoren. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
Hirugarrena.-Hasiera batez onetsitako planaren ale oso bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 70.4 artikuluari jarraituz, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumenekoak diren gaien inguruan txostena egin dezan; Jurramendiko Mankomunitatera ere igortzea.
Laugarrena.-Herritarren artean inkesta egitea, etxebizitzen benetako eskaera herrian zer-nolakoa den zehaztu ahal izateko.
Okon, 2008ko abenduaren 29an.-Udalburua, Francisco Javier Bujanda Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0901961