II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
OBANOS
2009rako zerga-tasen behin betiko onespena
2009ko zerga-tasak onesteko erabakia 2009ko urtarrilaren 7an hartu zuen Osoko Bilkurak, eta jendaurreko epea iragan da inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsirik gelditu dira.
1.-Lurraren kontribuzioa:
1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,15.
1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,74.
2.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:
Zergaren lehengo indizeari eustea, 1 izaten segituko baitu.
3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,25.
4.-Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
4.1. Zerga-oinarria zehazteko, portzentaje hauek bere horretan geldituko dira:
-1-5 urteko aldia, 2,75 koefizientea.
-5-10 urteko aldia, 2,65 koefizientea.
-10-15 urteko aldia, 2,55 koefizientea.
-15-20 urteko aldia, 2,55 koefizientea.
4.2. Kuota finkatzeko karga-tasari bere horretan eustea; hala, zergaldi guztietarako %14 izanen da tasa bakarra.
5.-Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
6.-Tasa fiskalak: ordenantzetan ezarritako tasei bere horretan eutsi zaie.
Obanosen, 2009ko otsailaren 4an.-Alkatea, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: L0901974