II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
GENEVILLA
Genevillan etxeak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen erregelamenduko aldaketa. Behin betiko onespena
Udalak, 2008ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Genevillako udalerrian erroldatuta direnentzat etxeak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen Erregelamenduan.
Onespenaren erabakia 2008ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
1.-Xedea.
Genevillako udalerrian erroldatuta dauden guztiei etxeak eraiki edo zaharberritzeagatik 2004tik aurrera emandako laguntzak edo diru-laguntzak arautzea du xede Erregelamendu honek.
2.-Laguntzak hartzeko baldintzak.
Laguntza mota hau eskuratu gogo duenak hiru urteko antzinatasuna, gutxienez, izan beharko du Genevillako Udalaren Biztanleen Erroldan.
EIOZ ordainduta izan beharko du.
3.-Udalaren baliabide ekonomikoak.
Udalaren aurrekontuetan agertuko dira Erregelamendu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoei aplikatuko zaizkien Udalaren baliabideak.
4.-Eman beharreko laguntza ekonomikoak.
Obraren exekuzio materialeko aurrekontuaren %2koa izanen da emanen den diru-laguntza.
5.-Laguntzak jasotzea.
Genevillako Udalak ematen dituen diru-laguntzak obretarako lizentzia eskuratu eta EIOZ ordaindu ondoren jasoko dira, laguntzarako eskaera aurkezturik.
6.-Itzultzea.
Jasotako diru kopurua osorik edo haren zati bat itzuli beharko da hura jasotzeko baldintzak betetzen ez badira eta ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan araututako kasuetan.
7.-Legezko araubide aplikagarria.
Genevillan, 2009ko otsailaren 3an.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.
Iragarkiaren kodea: L0901901