27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

2009ko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2008ko urriaren 31ko osoko bilkuran, eta iragarkia argitara eman zen 2008ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean.

Tarifa berriek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Ordenantza fiskaletako tarifen behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2008ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

1.-ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

10. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.

I. 1. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 m²-ak: 1,129 euro/m².

51tik 100 m² bitarte: 0,909 euro/m².

101etik 500 m² bitarte: 0,694 euro/m².

501etik 1.000 m² bitarte: 0,473 euro/m².

1.001 m² baino gehiago: 0,253 euro/m².

Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 80,0 euro.

I. 2. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 m²-ak: 0,694 euro/m².

51tik 100 m² bitarte: 0,545 euro/m².

101etik 500 m² bitarte: 0,374 euro/m².

501etik 1.000 m² bitarte: 0,220 euro/m².

1.001 m² baino gehiago: 0,046 euro/m².

Jarduera sailkaturik behar ez duten jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 40,0 euro.

II. epigrafea.-Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

2. Lokala tokiz aldatzea:

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduenen %90 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 39,24 euro.

4. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 21,85 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.

2.-ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN URAREN ARAZKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 35,30 euroko zenbateko finkoa izanen da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

a) Etxebizitzak:

-Estolderia, m³ bakoitza: 0,092 euro.

-Arazketa, m³ bakoitza: -.

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak:

-Estolderia, m³ bakoitza: 0,113 euro.

-Arazketa, m³ bakoitza: -.

3.-UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

A) Leku-Eder zinematokiko sarrerak: 4,03 euro. (BEZa barne).

B) Igerilekuak (eguneko sarrerak):

-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,40 euro.

-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 2,80 euro.

-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 3,75 euro.

C) Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak):

-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 8,15 euro.

-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 20,30 euro.

-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 28,50 euro.

D) Igerilekuak (udako denboraldiko abonamenduak):

-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 12,20 euro.

-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 28,50 euro.

-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 40,65 euro.

E) Pilotalekua:

-Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 4,40 euro/ordua.

-Pilotalekua argia eta guzti erabiltzea: 8,85 euro/ordua.

F) Kultur etxea

-Kultur etxea berogailurik gabe erabiltzea: 3,75 euro/ordua.

-Kultur etxea berogailua eta guzti erabiltzea: 7,50 euro/ordua.

G) Kiroldegia:

-Pista argirik gabe erabiltzea:

.pistaren 1/2: 7,75 euro.

.pistaren 2/2: 15,50 euro.

-Pista argia eta guzti erabiltzea:

.pistaren 1/2: 9,95 euro.

.pistaren 2/2: 19,90 euro.

H) Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 5,50 euro.

I) Squasha. Ordu erdi: 3,25 euro. Ordubetea: 5,40 euro.

J) Dutxa hutsa: 2,21 euro.

k) Muskulazio aretoa eta squash-a:

-Eguneko bonoa: 3,35 euro.

-10 saioko bonoa: 16,55 euro.

-Hilabeteko bonoa: 26,50 euro.

-Bi hilabeteko bonoa: 39,70 euro.

-Hiruhileko bonoa: 55,20 euro.

Oharra: urritik ekainerako jarduketetarako prezio bereziak negoziatuko dira.

Ordenantza honi epigrafe hauek gehitu zaizkio:

L) Erakusketa aretoa eta liburutegia:

-Berogailurik gabe erabiltzea: 1,50 euro/ordua.

-Berogailuarekin erabiltzea: 3,00 euro/ordua.

Oharra: Tarifa horiek aplikatuko zaizkie gela horiek irabazi asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.

LL) Muskulazio gela + sauna + dutxa + igerilekua (udako denboraldiko abonamendua): instalazio horiek erabiltzeagatik urteko 220,00 euroko abonamendua ezarri da.

M) Tarifa bereziak:

1. %60tik gorako minusbaliotasuna duten pertsonek, behar bezala frogatzen badute, %10eko beherapena izanen dute tarifetan.

2. Familia ugariak: Familia ugarien kideek, familia ugariaren titulua aurkezten badute, %20ko hobaria izanen dute tarifetan.

4.-UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izan eta mantentze lanengatik: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da, Udalak hornituak badira.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA EURO/HIRUHILEKOA

10 mm-koa 0,82

15 mm-koa 1,238

25 mm-koa 2,482

40 mm-koa 8,68

50 mm-koa 9,119

60 mm-koa 18,216

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza, 0,275 euro euro. Kontsumoko 60 m³-tik goiti tarifa 0,411 izanen da.

c) Industria edo ureztaketarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza, 0,362 euro.

d) Hornidurako hargunea paratzeagatik:

-Hirigunean: (banaketa sare orokorra baldin bada). eraikitako metro lineal erabilgarrien kopurua, etxebizitza eta lokaletan, bider 12,914 euro/metro lineala.

-Hirigunetik kanpora: industria erabileretarako edo horien parekoetarako (baserriak, baratzeak, etab.). Metro linealen kopurua sarera lotu beharreko tokitik: 1,223 euro/metro lineala.

(Kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa, distantziaren arabera (metro linealak) hargunetik eraikin, baratze, eta abarretara.)

Tarifa horiek eguneratuko dira ura ekartzeko "Mendaurko soluzioa" izeneko obra bururatu ondotik eta zerbitzu berriaren kostua jakiten denean.

5.-EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I. 1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitza:

-Mahaiak: 9,69 euro urtean bakoitza.

-Aulkiak: 5,01 euro urtean bakoitza.

I. 2. Merkatu txikiak, egun bakoitza:

-Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: Egunean: 8,67 euro; denboraldia: 331,68 euro.

-Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren beste gauza batzuk saltzea: Egunean: 8,67 euro; denboraldia: 331,68 euro.

I. 3. Azoka txikiak:

-Eskulan txikiak, bisuteria eta baimena duten beste gauza batzuk, saltoki bakoitzeko: Egunean: 8,67 euro; denboraldia: 331,68 euro; festak eta feriak: 11,84 euro/metroa.

I. 4. Bestelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitza (garabiak, kioskoak): tasa bakarra ezarri da, okupazioko egun bakoitza kobratuko dena.

Tarifa bat ezarri da, lurzoruaren balioaren eraginaz balorazio txostenean onesten denaren arabera, eta gutxieneko tarifa hau ezarri da: Egunean: 0,166 euro.

I. 8. Espaloien okupazioa:

-Hilabetean, metro lineal bakoitza: 4,526 euro.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II. 1. Balkoiak eta terrazak ixtea.

-m² eraiki bakoitza: 1,463 euro.

II. 2. Bestelako aprobetxamenduak:

-m² edo zatiki bakoitza, egunean: 0,094 euro.

-m² edo zatiki bakoitza, hilabetean: 2,190 euro.

-m² edo zatiki bakoitza, urtean: 21,903 euro.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 4,744 euro/m²

-Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutieneko kuota, metro lineal bakoitza eta urtean:

-Bestelako aprobetxamenduak, m² edo zatiki bakoitza: Egunean: 0,014 euro. Hilabetean: 0,364 euro. Urtean: 4,744 euro.

IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 18,25 euro.

-Hesiak: 18,25 euro.

-Bestelako aprobetxamenduak: 18,25 euro.

-Merkataritzako jarduera denean: 21,90 euro.

6.-KAMIOIENDAKO APARKALEKUEN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Kamioiak eta autobusak: urteko abonamendua:

1.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 171,14 euro.

2.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen ez dituztenak, edo erroldaturik egon gabe ere zergak Donezteben ordaintzen dituztenak: 345,03 euro.

3.-Donezteben erroldaturik ez dauden ibilgailuak eta Donezteben zergarik ordaintzen ez dutenak: 517,50 euro.

-II. epigrafea.-Karabanak eta roulottak. Urteko abonamendua:

1.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 171,14 euro.

7.-MUSIKA IRAKASKUNTZARAKO UDAL ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Inskripzioa: 18,80 euro.

Abesbatzan izena ematea: 5,30 euro.

Banda edo taldean izena ematea (bandan bakarrik): 7,05 euro.

Musika tresna: 29,15 euro.

1. zikloa: 43,25 euro.

2. zikloa: 48,85 euro.

3. zikloa: 51,10 euro.

4. zikloa: Instrumentua + taldea: 32,95 euro.

Panderoa: 14,50 euro.

Tarifa hauek %50 gehituko zaizkie herri honetan bizi ez diren ikasle guztiei.

8.-UDALAREN OBRA-HONDAKINDEGIAN HONDAKINAK BOTATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

KODEA ZERGA-OINARRIA TARIFA

A 1000 Kg. bitarte hondakin/kamioia 4,00

B 1.001 - 5.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia 12,80

C 5.001 - 10.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia 20,65

D 10.001 - 20.000 Kg bitarte hondakin/kamioia: 31,60

E 20.001 Kg-tik gorako hondakinak 47,35

9.-AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1. Eskabideak eta agiriak.

e) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak. Orri bakoitzeko, 0,22 euro (DIN A4) eta 0,42 euro (DIN A3).

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek, azken hirurtekoaren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 0,72 euro.

Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua: euro.

Sei urtetik gora, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari: euro.

b) Finken hirigintza egoera egiaztatzen duten ziurtagiriak: 0,72 euro.

c) Egindako dirusarrerak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak: 0,72 euro.

d) Beste ziurtagiri motak: 0,72 euro.

e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,72 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

3.1. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

-Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: 50,00 euro.

-Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,20. Gutxieneko tarifa: 15,00 euro.

-Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berritze, paratze, zuhaitz mozte, errotulu paratze eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,20. Gutxieneko tarifa: 30,00 euro.

Epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.

3.2. epigrafea.-Udal planak, plan partzialak, bereziak, xehetasun azterlanak eta horien aldaketak tramitatzea: 600,00 euro.

3.3. epigrafea.-Konpentsazio Batzordearen Estatutuak eta proiektuak tramitatzea, hirigintzako hitzarmenak, birzatiketa proiektuak eta hirigintza proiektuak eta haien aldaketak: 600,00 euro.

3.4. epigrafea.-Exekuzio unitateen aldaketak edo birmugaketak tramitatzea, jarduketa sistemen aldaketak eta urriaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritako gainerako hirigintza dokumentuak: 500,00 euro.

3.2, 3.3 eta 3.4 epigrafetako tasetan sartuta daude hirigintzako dokumentuak udal zerbitzuetan tramitatzeko kostuak (udal langileak eta kanpoko aholkularitza) eta baita iragarkiak egunkarietan argitaratzeko gastuak ere.

3.5. epigrafea.-Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 80,00 euro.

Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 40,00 euro.

3.6. epigrafea.-Hirigintza arloko kontsultak: epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileenak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: 7,04 euro.

d) Agiriak konpultsatzea: 0,72 euro konpultsa bakoitza.

10.-ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea.

I. 1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

I. 1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 7,26 euro.

I. 1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 5,86 euro.

I. 1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 3,66 euro.

I. 2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

I. 2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 10,92 euro.

I. 2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 7,26 euro.

I. 2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,06 euro.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 7,26 euro.

11.-ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 19,43 euro.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

II. 1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 21,90 euro.

II. 2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 7,26 euro.

II. 3. Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 7,26 euro.

Pasabidea eskatzen duen zergadunari ezagutzera emanen zaio zein enpresari esleitu zaioen ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua, ibilgailuren batek ez badio baimendu zaion pasabide hori erabiltzen uzten, haren zerbitzuak eskatu ahal izateko.

12.-IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 36,35 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 73,05 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 204,50 euro.

Lanegunetan, 20:00etatik aurrera, tarifa arrunta %20 goititu eta ondoko tarifak aplikatuko dira:

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 43,62 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 87,66 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 245,40 euro.

Jaiegunetan %50 goitituko da. Hona hemen:

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 54,52 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 109,57 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 306,75 euro.

Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak:

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,21 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 3,64 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 9,71 euro.

Iragarkiaren kodea: L0900829