II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BURGI
2009ko karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Burgiko Udalak, 2008ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,2148 izanen da.
2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,6213 izanen da.
3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %2,90 izanen da.
4.-Urte-tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak ezartzea; hain zuzen, honako hauek, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren:
-Urte batetik bortzera bitarteko aldia: %2,5.
-Hamar urte arteko aldia: %2,4.
-Hamabortz urte arteko aldia: %2,3.
-Hogei urte arteko aldia: %2,3.
%14ko tasa aplikatuko da.
5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea aplikatzea.
Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burgin, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Iñaki Ayerra Arrarás.
Iragarkiaren kodea: L0901966