27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURGI

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2008ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea hurrengo ordenantza fiskaletako tarifen eranskineko aldaketa:

-3. ordenantza fiskala, ur horniduraren tasa arautzen duena.

-4. ordenantza fiskala, estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasak arautzen dituena.

-10. ordenantza fiskala, luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena.

-11. ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena.

-12. ordenantza fiskala, Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iduritzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza fiskala behin betikoz onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Burgin, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Iñaki Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0901965