27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

209/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta proiektuaren onura publikoa onartzen duena: "Utergako udal mugapean, Utergako hirigunean, propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea"

Primagas Energía, S.A U. enpresak 2008ko urriaren 24an administrazio baimena eskatu zuen honako proiektu honen instalazioak eraikitzeko: "Utergako hirigunean propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea" eta horien onura publikoa aitortzea. Proiektuak Utergako udal mugapea ukitzen du.

Eskaera hori jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 2008ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, eta "Diario de Navarra" eta "Diario de Noticias" egunkarietan 2008ko azaroaren 25ean, bai eta Utergako udalaetxeko iragarki oholean ere. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

A-60 multzoko biltegia eraikitzea aurreikusten da, lur gaineko bi biltontzik osatua, bakoitza 19.000 litrokoa, udalak 1. poligonoan duen 596. lurzatian. Lurruntze naturala izanen dute. Gas propano komertziala gas fasean banatzeko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da, dentsitate ertaineko polietilenozko 63, 40, 32 eta 20 mm-ko diametro nominaleko SDR-11 hodietan (UNE 53333 arauaren arabera), guztira 2.987 m l. eginez harguneetaraino. Eraikin bakoitzean edo fatxadako armairuan etete eta hartune balbulak edukiko dituzte.

Sarea 70 kgr/h-ko gehieneko emarirako prestatu da, 70.000 kgr-koa urtean, eta herri guztirako aurreikusi da. Haren hasierako presioa 1,75 kg/cm²-koa izanen da eta urrunen dagoen tokian bermatzen den gutxieneko presioa, 1,70 kg/cm²-koa.

Aurrekontua hamasei mila berrehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamabi zentimokoa da (16.275,52 euro).

Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46 bis artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Primagas Energía, S.A.U.k ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22,1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu hau onestea: "Utergako hirigunean, propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea" eta Primagas Energía, S.A.U. enpresari aipatu instalazioak eraikitzeko administrazio baimena ematea.

2. Baimendutako instalazioen onura publikoa deklaratzea, nahitaez desjabetzearren eta bide zortasuna ezartzearren.

3. Administrazioaren baimena baldintza hauetara egokituko da:

Lehena.-Enpresak bi hilabeteko epean 325,51 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.

Bigarrena.-Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoaren IG 03 ITCan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 29ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.

Hirugarrena.-Gasa saltzeko tarifak finkatzerakoan, gai horri buruz indarrean dauden xedapenek diotenari jarraituko zaio.

Laugarrena.-Primagas Energía, S.A.U. beharturik dago gas propanoaren hornidura etengabe eta modu erregularrean ematera eta instalazioak egoera onean eta teknikoki zuzen edukitzera.

Bosgarrena.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak ebazpen honetan zehaztutako baldintzak zehazki betetzen diren begiratuko du.

Instalazioak egin eta gero, zerbitzu horrek ikuskatuko du lan eta muntatzeak burutu diren eta, horiek bukatutakoan eta frogatu ondotik kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela instalazioen obra bukaeraren ziurtagiria, eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia, zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik zuzendaritza nagusi horretara igorriko.

Kontzesioaren xede diren instalazioetan indarreko xedapenen arabera egin beharreko ikuskapen, saio eta proba orokor eta partzial guztien berri eman beharko dio banatzaileak aipatutako zerbitzuari, behar den denborarekin.

Halaber, eta obrak hasi baino lehen, haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du kontzesio-hartzaileak.

Seigarrena.-Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimen hau bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adierazitako eran eta epean ez ordaintzea.

b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, Industria eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarra duten xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.

c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo indarreko erregelamenduak, pertsonen eta gauzen segurtasuna eta horniduraren baldintzak bermatzearren, ezartzen dituen baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.

4. Ebazpen hau Primagas Energía, S.A.U. enpresari jakinaraztea (helbidea: Entenza, 332-334, 1., 1. Bartzelona). Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0901327