I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
84/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, maisu-maistren zenbait lanpostu kendu eta lanpostu ibiltariko izendapena duten maisu-maistra batzuk ikastetxeko lanpostuetara atxikitzen dituena.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 18an emandako 3081/2008 Ebazpenaren bidez onetsi dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoetako ikastetxeen zonifikazioa, departamentu horren menpeko ikastetxe eta programetako plantillak, lanpostuak kentzeko eskaeraren prozedurak eta lanpostu ibiltarietako atxikipena, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko Hezkuntza Departamentuak 2008-2009 ikasturtean eginen dituen deialdietan bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak ere. Ebazpen hura 2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.
Arau horren 6. puntuak ezartzen duenez, behin betiko destinoa duten maisu-maistrek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusia ez badago edo, aurreikusita egon arren, murriztua izan bada, beren lanpostu hori kentzea eskatzen ahalko dute.
Bestalde, aipatu arau horren 8. puntuak xedatzen duenez, maisu-maistrek, baldin eta behin betiko destinoa ikastetxeko lanpostu arrunta badute, baina ibiltari izatera pasa bada, hauetako bat hauta dezakete: lanpostu ibiltari berriari atxikitzea, ikastetxeko antzinatasunari eutsiz ondorio guztietarako, edo lanpostua kentzea.
Halaber, puntu horretan xedatzen denaren arabera, destinoa ikastetxe batera atxikitako lanpostu ibiltarian duten maisu-maistrak, baldin eta lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtzen bada, ofizioz atxikiko dira ikastetxeko lanpostu arrunt berrira.
Ebazpen honen xedea da aipatu ebazpenean xedatutakoaren ondorioz lanpostua kendua edo aldatua duten maisu-maistren zerrenda onestea.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an eman 155/2007 Ebazpenak eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lanpostua kendu zaien maisu-maistren zerrenda onestea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 18an emandako 3081/2008 Ebazpenean ezarritakoarekin bat. Ebazpen honen I. eranskinean dago zerrenda.
Lanpostuaren kentzeak 2008ko abenduaren 26az geroztik izanen ditu ondorioak.
2. Lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtua duten maisu-maistren zerrenda onestea. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 18an emandako 3081/2008 Ebazpenaren 8. puntuaren arabera, ikastetxeko lanpostu arrunt berrira atxikita geldituko dira. Zerrenda hori ebazpen honen II. eranskinean agertzen da.
Lanpostu berriko atxikipenak 2009ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta eraskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 19n.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA
Lanpostua kendu zaion maisua:
Izen-abizenak: Arzoz Díaz, José María.
LEZ: A45EC0000201375.
Kendutako lanpostua: Frantsesa (gaztelaniaz).
Zentroa: "Zizur" BHI. Herria: Zizur Nagusia.
II. ERANSKINA
Zentroko lanpostu arruntera atxikitako maistra:
Izen-abizenak: Martín Bravo, Marta.
LEZ: 7193897202A0597.
Lanpostua: Musika (gaztelaniaz).
Zentroa: "La Cruz" HLHIP. Herria: Allo.
Iragarkiaren kodea: F0901232