27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

18/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Valtierrako 10. poligonoko 96. lurzatitik 101. lurzatira bitartekoetan, 145. eta 147. lurzatietan, 151.etik 166. bitartekoetan eta 168.etik 174. bitartekoetan dagoen 16 Mw-eko eguzki-parke fotovoltaikoa aldatzeko. Singula Energías Renovables, S.L.k sustatu du.

2008ko abenduaren 10ean, Singula Energias Renovables, S.L.k aurkeztutako idazkian eskatu zuen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 6ko 138/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako eguzki-parkearen azpiestazioaren eta etete-zentroaren kokapena aldatzeko. Kokagune berria Valtierrako 2. poligonoko 116. lurzatia da, hortxe jarrita ez baita ingurumen ukipenik eragiten ingurumen balioa duten eremuetan.

Espedientean Valtierrako Udalaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenak ageri dira, aldaketaren aldekoak bi-biak.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak egindako txostenean adierazi du azpiestazioaren eta etete-zentroaren kokapen berriak ez duela ingurumen ukipen adierazgarririk eragiten.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatu foru aginduaren 28.1 artikuluaren bidez esleitutako eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Valtierrako 10. poligonoko 96. lurzatitik 101. lurzatira bitartekoetan, 145. eta 147. lurzatietan, 151.etik 166. bitartekoetan eta 168.etik 174. bitartekoetan dagoen 16 Mw-eko eguzki-parke fotovoltaikoa aldatzeko. Singula Energías Renovables, S.L.k sustatu du.

Etete-zentroa eta transformazio estazioa 2. poligonoko 116. lurzatian kokatuko dira, 2008ko abenduaren 10ean aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

2. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Basozaintzari, Valtierrako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 19an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0901559