I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
16/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, 1. poligonoko 552., 547., 548. eta 549. lurzatietan zerri-haztegi bat jartzeko proiektua, Raúl Recarte Arriazu jaunak sustatua, jendaurrean jartzen duena, Ingurumen baimen integratuaren prozedura eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura hasteko.
Raúl Recarte Arriazu jaunak 1. poligonoko 552., 547., 548. eta 549. lurzatietan zerri-haztegi bat jartzeko baimena eskatu du, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera tramitatua izateko.
Aurkeztutako dokumentazioa aipatutako foru legearen I. kapituluan ezarritakoaren araberakoa da. Beraz, tramitera onartzen da.
Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusita eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskumenen indarrez,
EBATZI DUT:
1. 552., 547., 548. eta 549. lurzatietan zerri-haztegi bat jartzeko proiektua, Raúl Recarte Arriazu jaunak sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun balioduneko epean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedatutakoarekin bat.
Horretarako, espedientea Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian (Armada etorbidea, 2, 7. maila, Iruña) egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau sustatzaileari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Murchanteko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 16an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0901238