I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
3/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Berriozarko "Francisco Casanova" Udalaren Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, "Bateria" espezialitateko ikasketak eskaintzeko.
Ikusirik Xabier Lasa Gorraiz jaunak, Berriozarko alkateak, herriko Udalaren Musika Eskolaren Patronatuaren izenean, eskola horretan "Bateria" espezialitatea irakasteko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta irekitako espedientea.
Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoa (1993ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa).
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Baimena ematen zaio Berriozarko "Francisco Casanova" Udalaren Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31008748) "Bateria" musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko 2008-2009 ikasturtean.
2. Hemendik aurrera, eskolak 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen den oinarrizko eskaintzako ikasketa hauek emateko baimena izanen du:
a) Instrumentu-praktika espezialitate hauetan: akordeoia, bateria, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako flauta, gaita, gitarra, oboea, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua eta biolina.
b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste ikasketa batzuk: Musika tailerra, 4 urtetik 7 urte bitarteko haurrentzat.
3. Departamentuaren baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu.
4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.
5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuaren 20. artikuluarekin bat, eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela ebazpen honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.
6. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
8. Ebazpen hau ondoko hauei igorriko zaie: Berriozarko Udaleko alkate-udalburu eta Udalaren Musika Eskolaren Patronatuko buru denari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 23an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F0901575