27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

294/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2009ko gastua egiteko baimena ematen duena.

Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, zerbitzu eta programa hauek modu koordinatuan kudeatuz: enplegua, lanean hastea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza sustatzekoak eta Nafarroako enpleguaren egoera eta horren gaineko politikak aztertzekoak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 52. artikuluan ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposatutako txostena ikusita, eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 11.2 artikuluaren bidez ematen diren eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2009ko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzaileentzako diru-laguntzak, zehazki "Enplegurako lanbide heziketa, bereziki langabeendako" programaren barrenean, prestakuntza ekintzak ematen dituztenentzat, 1.825.000 euro, "882001 84200 4709 242103-Enplegurako lanbide heziketa, bereziki langabeendako" kontu-sailaren kargura. Diru-laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4028/2008 Ebazpenaren bidez arautu ziren.

-Aurreko paragrafoan adierazitako prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten ikasleendako beka eta laguntzetarako diru-laguntzak, 310.499 euro, "882001 84200 4709 242103-Enplegurako lanbide heziketa, bereziki langabeendako" kontu-sailaren kargura. Diru-laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4028/2008 Ebazpenaren bidez arautu ziren.

-Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza ekintzetarako diru-laguntzak, 1.000 euro, "882001 84200 4709 242103-Enplegurako lanbide heziketa, bereziki langabeendako" kontu-sailaren kargura. Diru-laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4028/2008 Ebazpenaren bidez arautu ziren.

2. Ebazpen honen berri ematea Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 27an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0901432