I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
16/2009FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, zerbitzuarekin lotutako laguntzen zenbatekoa ezartzen duena 2009. urterako.
Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu dira. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.
Gizarte zerbitzu orokorren zorroaren bigarren xedapen gehigarrian prestazio hori jaso zen.
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak martxoaren 10ean emandako 93/2008 Ebazpenaren bidez zerbitzuarekin lotutako gehieneko zenbatekoa ezarri zen 2008. urterako.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,
AGINDU DUT:
1. Kopuru hauek ezarri dira Zerbitzuarekin lotutako gutxieneko eta gehieneko laguntzen zenbateko gisa:
Egoitza zerbitzuak:
Mendekotasun handiko egoera, 2. maila 1.743,96 332,59
Mendekotasun handiko egoera, 1. maila 1.743,96 249,44
Mendekotasun larriko egoera, 2. maila 1.743,96 184,32
Mendekotasun larriko egoera, 1. maila 835,19 160,00
Familia-gatazka egoera edo familiako sostengu egokiaren falta dela eta, bizitokian jarrai ez dezaketen pertsonen tarteko mendekotasun edo mendekotasunik gabeko egoerak
Eguneko laguntza zerbitzuak:
Mendekotasun handiko egoera, 2. maila 897,54 332,59
Mendekotasun handiko egoera, 1. maila 897,54 249,44
Mendekotasun larriko egoera, 2. maila 897,54 184,32
Mendekotasun larriko egoera, 1. maila 897,54 160,00
Familia-gatazka egoera edo familiako sostengu egokiaren falta dela eta, bizitokian jarrai ez dezaketen pertsonen tarteko mendekotasun edo mendekotasunik gabeko egoerak
2. Salbuespen gisa, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren zuzendari kudeatzaileak aurreko atalean ezarritakoak baino diru-laguntza handiagoak ematen ahalko ditu, baldin eta frogatzen bada eskatzailea behar bezala tratatzeko baliabide bereziak erabili behar direla.
3. Martxoaren 10eko 93/2008 Foru Agindua, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emanikoa, indarrik gabe uztea. haren bidez hirugarren adinekoentzako eta ezgaitasunak dituzten pertsonentzako besteren zentroetako egonaldietarako jasotzen ahal diren gehieneko laguntzak ezarri ziren.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen da aplikatzekoa.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 23an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F0901293