I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
702/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kooperatibak bateratzeko esparruan, elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiak instalazioz eta ekipamenduz hornitzeko inbertsioetarako laguntzak emateko 2009ko deialdia onesten duena.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak uztailaren 14an eman 144/2007 Foru Aginduaren bitartez, kooperatibak bateratzeko esparruan, elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiei instalazioz eta ekipamenduz hornitzeko inbertsioetarako laguntzen gaineko arauak ezarri ziren eta 2007ko deialdia onetsi zen. Aipatu foru agindua 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean.
Aldez aurretik, arau hori Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek 2007ko maiatzaren 18an igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta arau proiektua goian aipatu bezala erregistratu zuen, XA101/2007 zenbakiarekin.
Horrenbestez, foru agindu honek kooperatibak bateratzeko prozesuak nekazaritza kooperatibak berregituratzeko esparruan bultzatzeko 2009ko deialdia onesten du, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren maiatzaren 14ko 144/2007 Foru Aginduan ezarritako arauei jarraikiz.
Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Kooperatibak bateratzeko esparruan, elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiak instalazioz eta ekipamenduz hornitzeko inbertsioetarako laguntzak emateko 2009ko deialdia onestea.
2. Eskaerak aurkezteko epea foru agindu honek indarra hartzen duen egunean hasi, eta bi hilabeteko epean bukatuko da.
3. 450.000 euroko gastua baimentzea, 2010. urterako, 2009ko Aurrekontu Orokorretako "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntzak, NGP (LGENF)" izeneko 721000-72210-7701-413102 kontu-sailaren baliokidearen kargura.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
6. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2008ko abenduaren 30ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
Iragarkiaren kodea: F0902567