27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

124/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Etxalarko Udalaren 2009ko ur horniduraren tarifak onesten dituena.

Etxalarko Udalak ur horniduraren 2009ko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, zerbitzu hori Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak) sailkatuta baitago (139. "E.A.O.").

Ikusirik Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak eman duen txostena, Etxalarko Udalak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egindako eskaerari buruzkoa.

2008ko azaroaren 27an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Etxalarko Udalaren 2009ko ur hornidurarako tarifa hauek onestea:

A) Etxebizitzetan erabiltzeko: prezioa, kontsumituriko m³ bakoitzeko:

30 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,176.

31 m³-tik gora: 0,220.

71 m³-tik gora: 0,351.

120 m³-tik gora: 0,440.

B) Beste tokietan erabiltzeko: industria, lantegi, saltoki, ostatu, jatetxe, landetxe, ile-apaindegi eta abarretan:

30 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,203.

31 m³-tik gora: 0,253.

71 m³-tik gora: 0,404.

120 m³-tik gora: 0,506.

2.-Dagokion kuotaren gainean legeek aldiro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.

3.-Tarifa horiek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4.-Ebazpen hau Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboari bukaera ematen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Etxalarko Udalari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo

Iragarkiaren kodea: F0901080