27. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

123/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2009ko ur hornidurarako tarifak onesten dituena.

Tuterako Udalak ur horniduraren 2009ko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, zerbitzu hori Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak) sailkatuta baitago (139. "E.A.O.").

Ikusirik Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak eman duen txostena, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onesteko egindako eskaerari buruzkoa.

2008ko azaroaren 27an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2009ko ur hornidurarako tarifa hauek onestea:

A) Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera:

13 9,75

15 12,97

20 20,77

25 31,20

30 43,68

40 74,98

50 195,00

65 487,50

80 585,00

100 812,47

125 1.299,97

150 1.625,03

200 3.120,00

250 3.249,97

300 5.037,53

B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.

Behe hornidura.

A-1 tarifa: etxebizitzetako erabilera: 0,3707.

A-2 tarifa: industria, merkataritza eta zerbitzuetako erabilera. Industriari, merkataritzari, bulegoei, langelei, kirol instalazioei, obrei eta abarri aplikatzen zaie: 0,6032.

A-3 tarifa: hainbesteko finko bateko hornidurak, ur-hargune eta sute-ahoen bidez, kontagailurik gabe: 0,6032.

A-4 tarifa: finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera: 0,6032.

A-6 tarifa: ongintza zentroak eta ikastetxeak eta administrazio publikoak: ongintza zentroak, ofizialki onarturiko Haur Eskolako eta DBHko ikastetxeak eta unibertsitateak, eta administrazio publikoak: 0,3707.

A-9 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,3707.

Goi hornidura.

B tarifa: uraren goi hornidura beste udalerri batzuei: 0,2780.

B-2 tarifa: "Ciudad Agroalimentaria de Tudela" izeneko sozietate publikoari uraren goi hornidura egitea, salbuespenez: 0,3000.

C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: dagokion hartune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.

25 6,24

30 8,74

40 15,00

50 39,00

65 97,50

80 117,00

100 162,49

125 259,99

150 325,01

200 624,00

250 649,99

300 1.007,51

2.-Dagokion kuotaren gainean legeek aldiro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.

3.-Tarifa horiek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4.-Ebazpen hau Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboari bukaera ematen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Tuterako Udalaren Ur Batzordeari jakinaraztea eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

7.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo

Iragarkiaren kodea: F0901079