26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

Salatua: Ainhoa Elizalde Erasun.

Helbidea: Elordi indust. 20 - A kalea - 31797 Iraizotz.

Espedientea: 2008045.

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udal honek jarritako Ebazpen Proposamena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio-Prozedura arruntari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, Ebazpen Proposamen hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatua bizi den herriko Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.

Frogatutzat ematen diren ekintzak: 2008/01/17 eguneko 18:25etan, 7812-CBN ibilgailuari Elizondoko Santiago 30. zenbakian salaketa paratu zioten honako arrazoi honegatik: espaloi gainean aparkatzeagatik, 13/92 Errege Dekretuaren 91.2e artikuluaren arabera arau-haustea. Arau-haustea: "espaloi gainean aparkatzea".

Doakionari kargu plegua igorria, honek alegazioak aurkeztu ditu legezko epe eta moduan, baina alegazio horiek ez dituzte inolaz ere egindakoak eta salatutakoak baliogabetzen, izan ere salaketa paratu duen udaltzainaren txostena ikusita, hau dioena: "ibilgailua espaloi gainean uztea debekatuta dago, beraz, isuna jarri zitzaion." Isuna jarri duena Udaltzaina da eta beraz, agintaritza duen agentea da. Jakinarazpenari dagokionez, isuna 2008/01/17koa da eta 2008/02/25ean gidaria nor zen jakiteko trafikora bidali zen eta honen sarrera 2008/03/26an eman zen. Trasladoa 2008/03/27an egin zen, beraz, ez dira 3 hilabete baino gehiago pasa. Ondotik, ebazpenaren jakinarazpena 2 saiakera eginda bueltatu zen eta 2008/05/19ko Nafarroako Aldizkariko 62. zenbakian argitaratu zen. 2008/06/09an arau-hauslearen datuak aurkezten dira eta 2008/07/04an berriz salaketaren jakinarazpena bidaltzen da, 2 saiakera eginda bueltatzen da eta 2008/10/29ko Nafarroako Aldizkariko 132. zenbakian argitaratzen da".

Beraz,

Zigor emateko proposamena: Trafikoa eta Bide Segurtasuna arautzen duen 339/90 Legearen 7. artikuluari lotuz, eta 68.2 artikuluarekin bat eginez, alkate andre txit gorenari, honetan eskumena duen organua baita, 30,05 euroko zigorra proposatu zaio.

Hamabi egunen epean, espedientearen arabera egokiak jotzen dituzun dokumentuak eta beharrezkoak diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dituzu.

Baztan, 2009ko otsailaren 10ean.-Espedientearen bideratzailea, Virginia Aleman Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0910244