26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 23an hartua, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Nafarroako Ubidea, tarteak: 7B, 8, 9 eta 10A" egiteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariaren azaroaren 24ko 115/2008 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako Ubidea: 7B, 8, 9 eta 10A tarteak" izeneko proiektuaren desjabetze espedienteari hasiera eman zitzaion.

Obrak esleitu eta hastekotan daude; beraz, beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Nafarroako Ubidea, tarteak: 7B, 8, 9 eta 10A" proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko gastua 3.800.000,00 eurokoa da, eta honela ordainduko da: 750.000,00 euro, indarreko 2009ko aurrekontuko "Nafarroako Ubidea, desjabetzapenak eta ukituriko zerbitzuak" izeneko 610001-61300-6014-452102 kontu-sailaren kargura; 1.550.000,00 euro, 2010eko aurrekontuko dagokion kontu-sailaren kargura; eta 1.500.000,00 euro, 2011ko aurrekontuko dagokion kontu-sailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratu daitekeela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Nafarroako Ubidea, S.A.ri, Aurrekontuko eta Finantza Politikoko Zerbitzuari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

Iruñean, 2009ko otsailaren 23an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0910754