26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

189/2009 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Juan Carlos Lopez-Mugartza Iriarte jauna Unibertsitateko irakasle titularren kidegoan sartzen duena.

Juan Carlos Lopez-Mugartza Iriarte, 18.197.480 H NAN zenbakiduna eta Unibertsitate Eskolako irakasle titularra baita, Unibertsitate honetako Euskal Filologia Sailari atxikia, eskaera aurkeztu du Unibertsitateko irakasle titularren kidegoan sartzeko, 4/2007 Lege Organikoaren bigarren eta hamargarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren babesean. Lege horrek Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatu zuen.

Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak Juan Carlos Lopez-Mugartza Iriarte jaunak Unibertsitateko irakasle titularren kidegoan sartzeko aurkeztu duen egiaztatze eskaerari emandako aldeko txostena ikusirik.

Aurreko guztiagatik, eta apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 65. artikuluan, eta Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez.

EBATZI DUT:

Lehena.-Juan Carlos Lopez-Mugartza Iriarte jauna, unibertsitate eskolako irakasle titularra baita, "Euskal Filologia" jakintza-arloan, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailari atxikia, Unibertsitateko irakasle titularren kidegoan sartzea, orain duen lanpostuan.

Bigarrena.-Jabetza hartu behar da, gehienez ere, 20 eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Kidego berrian sartzeak ondorioak sortuko ditu, Irakasleen eta Ikertzaileen Lanpostu Zerrendan sartzearekin batera, interesdunak jabetza hartzen duen egunetik, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta gero.

Laugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2009ko otsailaren 3an.- Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0910273