26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTZIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Antzingo Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzak 2009ko otsailaren 6an ema 4/2009 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 208. lurzatiaren xehetasun azterlana, Valentina Sainz Gambrak Estación karrikako 3an sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Antzinen, 2008ko otsailaren 6an.-Alkatea, Francisco Javier Lizarraga Mansoa.

Iragarkiaren kodea: L0910187