26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AMESKOABARRENA

Bakedaoko Kontzejuaren hiri lurzoruko A.D.5 zuzeneko jarduketaren (7. poligonoko 91. lurzatia) xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Ameskoabarreneko alkate udalburuak, 2009ko otsailaren 5ean, ondotik heldu den ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2008 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz:

1.-Hasiera batean onestea Bakedaoko Kontzejuaren hiri lurzoruko A.D.5 zuzeneko jarduketaren (7. poligonoko 91. lurzatia) xehetasun azterlana, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu eta José Ramón Legarda Legina jaunak sustatua, 2008ko abenduaren 5ean ikus-onetsia, La Fuente kalera ematen duen lurzatiaren fronteko lerrokadura aldatzeko; izan ere, hasieran, Udal Planak sei metroko zabalera aurreikusten zuen sarbidearentzat eta bostera murriztu da.

2.-Espedientea hogei eguneko epean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan agertzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, ohar edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenean, 2009ko otsailaren 5ean.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0910176