26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTEITZA

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2008ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2009ko aurrekontua.

Erabaki hori 2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 179.880 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 50.000 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelakoak: 74.600 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 372.600 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 114.400 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bertzelako diru-sarrerak: 624.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.415.480 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 178.800 euro.

2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 301.100 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 32.000 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 69.500 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 638.200 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 61.500 euro.

Gastuak, guztira: 1.281.100 euro.

Oteitzan, 2009ko otsailaren 6an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0910188