26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2009ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoa betez, Noain Elortzibarko Udalak 2009ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran onetsi zituen hasiera batez 2009ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketa hau hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2009ko otsailaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0910228