26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BARAÑAIN

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urtarrilaren 26an hartu erabakiaren bitartez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, Barañaingo Udalaren zerbitzuko Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdikoa; eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 27an hartu erabakiaren bidez onetsitako deialdiko 1.2 oinarria aldatu zen; honela geratu zen: "Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak Barañaingo Udaleko funtzionario publiko izaten segituko du eta, eskubide pasiboei dagokienez, lehen zuen babes sozialeko araubideari eutsiko dio, eta Udaltzaingoko kaboaren enplegura goitituko da".

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 27.1 artikuluan xedatuarekin bat eta deialdi honetako 4. oinarriari jarraikiz, bidezko da behin-behineko zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, hartara, izangai baztertuei aditzera ematea argitaratu ondoko hurrengo hamar egun balioduneko epean erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

1.-Egozcue Vidaurreta, Joaquín

2.-Fernández Aguilar, Igor

3.-Iturri Goñi, Francisco Javier

4.-Lizaso Erice, Roberto

5.-Ursúa Garde, José Ignacio

Baztertuak (deialdian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik):

1.-Bayano Azcona, Pedro Javier

NANaren fotokopia ez aurkezteagatik.

Iragarkiaren kodea: L0910166