26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Beste alkateorde baten izendapena

Zizur Nagusiko Alkatetzak 2009ko otsailaren 4an eman 56/2009 dekretuaren bidez, honako hau erabaki da:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, bai eta kargutik kentzen ere. Alkateordeen kopurua ez da izanen aipatu batzarreko kideen kopurutik gorakoa. Gainera, alkateordearen izaera galtzen da, kargutik kentzeaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten bazaio, eta alkateordeei dagokie alkatearen egiteko guztiak beren gain hartzea, berariazko eskuordetza egin ondoren, alkateak bere egitekoak betetzeko ezintasuna duenean edo alkatetzaren kargua hutsik dagoenean.

EBATZI DUT:

1. Udal honetako udalbatzako kide hauek alkateorde izendatzea:

1.-Lourdes Liras Garriz zinegotzia.

2.-Sebastián Colio Irigalba zinegotzia.

3.-Cesar Lizaso Ulzurrun zinegotzia.

2. Izendapen horren berri ematea osoko bilkurari, egiten duen lehen saioan.

3. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Zizur Nagusian, 2009ko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0910178