26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLEXoA

Hirigintzako tramitazioen tasak eta ingurumena babesteko
jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituzten udal ordenantzak, eta eraikinak okupatu
edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateari buruzkoa.
Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2008ko abenduaren 11ko osoko bilkura arruntean, ondoko ordenantzak onetsi zituen hasiera batez: hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituena, ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituena eta eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateari buruzkoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olexoan, 2008ko abenduaren 29an.-Alkate udalburua, Santiago Jesús Crespo Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L0910183