26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LOS ARCOS

Aldaketa Los Arcosko Udal Planean, U.E. "Ruiz de Alda"
exekuzio unitate berrirako. Behin-behineko onespena

Los Arcosko Udalak, 2009ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen:

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurkeztutako alegazioak eta horien gainean egindako txostenak ikusirik, aho batez erabaki da aurkeztutako alegazioak ezestea, eta behin-behinekoz onestea Los Arcosko Udal Planean U.E. "Ruiz de Alda" exekuzio unitate berria mugatu beharrez aldatzeko espedientea, baita espedientea Nafarroako Gobernuko Hirigintza Departamentura igortzea ere, behin betikoz onets dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuarekin bat.

Los Arcosen, 2009ko otsailaren 10ean.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0910276