26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

12/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Horren bidez ezartzen dira ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak, Ikasleak onartzeko arauak ematen dituen apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezartzen direnak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 86. artikuluan, ezartzen du hezkuntza administrazioek begiratuko dutela onarpenerako arauak aplikatzean berdintasunez jokatzen den, bertan sarturik eragin eremu berak ezartzea udalerri edo lurralde berean diren ikastetxe publiko eta pribatu itunduentzat.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak, aipatu legea Nafarroan garatzen baitu, 7. artikuluan ezartzen du Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak mugatuko dituela, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, ikasleak onartzeko prozedura osoa zuzen bete dadin.

Lege berri hori aplikatzearen ondorioz, beharrezkoa da zonifikazio berbera arautzea ikastetxe mota eta hizkuntza eredu guztientzat; horrek berarekin dakar eragin eremu zabalak ezartzea, batez ere Iruñean eta Iruñerrian, eskariaren araberako eskaintza izan dadin.

Foru agindu honen xedea da eragin eremuak ezartzea, Nafarroako ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen arteko eskolatze egoki eta orekatua bermatzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Eragin eremuak ezartzen dituen xedapena onestea.

Ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak ezartzen dituen xedapena onestea, foru agindu honen eranskinean ageri den banaketaren arabera.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Ikastetxeen behin-behineko atxikipena.

Behin-behinekoz, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak ematen dituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretua (martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuak aldatua) aldatu arte, D ereduko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko hauek Bigarren Hezkuntzako institutu hauei atxikitzen zaizkie:

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO
IKASTETXE PUBLIKOA

BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA

"Patxi Larrainzar". IRUÑA

"Biurdana". IRUÑA

"Ezkaba". ANTSOAIN

"Eunate". IRUÑA

"DBHI". BERRIOZAR

"Eunate". IRUÑA

"Arturo Kanpion". IRUÑA

"Eunate". IRUÑA

"San Frantzisko". IRUÑA

"Iturrama". IRUÑA

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Araudi indargabetua.

Indarrik gabe gelditu da Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 19ko 17/2008 Foru Agindua. Horren bidez, Ikasleak onartzeko arauak ematen dituen apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak ezartzen dira. Indarrik gabe gelditu dira, halaber, foru agindu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko otsailaren 11n.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

ERANSKINA

Eragin eremuak

Irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikasleen sarbiderako aukera berdintasuna eta guraso edo tutoreek ikastetxea aukeratzeko askatasuna bermatzeko, betiere ikasleak ikastetxeen artean modu egoki eta orekatuan banatu daitezen begiratuz, ikastetxe publikoen eta pribatu itunduen eragin eremuak ezartzen dira, eta, kasua bada, zona mugakideak, banaketa honen arabera:

1.-Iruña eta Iruñerria.

a) Iruñeko eta Iruñerriko udalerriak barnean hartzen dituen eremu bakarra.

IRUÑA

IRUÑERRIA: Antsoain - Aranguren - Barañain - Beriain - Berriobeiti - Berriozar - Burlata - Zizur - Eguesibar - Ezkabarte - Galar - Uharte - Noain (Elortzibar) - Oltza Zendea - Orkoien - Atarrabia - Zizur Nagusia

UDALERRIA

ER

PROG.

IKASTETXE PUBLIKOAK

ER

IKASTETXE ITUNDUAK

ANTSOAIN

D

Ezkaba HLHIP

ARANGUREN

G/A

Mutiloabeitiko San Pedro HLHIP

G

Luis Amigó HIP

BARAÑAIN

G/A

Eultza HLHIP

G

Santa Luisa de Marillac HIP

G/A

Los Sauces HLHIP

D

Alaiz HLHIP

G/A

Barañain BHI

D

Alaiz BHI

BERIAIN

G/A

HTB

Beriain HLHIP

BERRIOZAR

G/A/D

Mendialdea HLHIP

G/A/D

Berriozar DBHI

BURLATA

G/A

HTB

Hilarión Eslava HLHIP

G

Irabia HIP

D

Ermitaberri HLHIP

G

Notre Dame HIP

D

Askatasuna BHI

G/A

Regina Pacis HIP

G/A

Ibaialde BHI

G/A

Amor de Dios HIP

ZIZUR

D

San Fermín IK HIP

G

Miravalles - El Redín HIP (Egoitza Zizurren)

G

Virgen de Orreaga HB

EGUESIBAR

G/A/D

HTB

Sarriguren HLHIP **

UHARTE

G/A/D

Virgen Blanca HLHIP

G

Uharte BHI

NOAIN

G/A/D

HTB

San Miguel HLHIP

G/A

Elortzibar DBHI

OLTZA

G

Isterria HB

ORKOIEN

G/A/D

San Miguel HLHIP

IRUÑA

D

Amaiur IK HLHIP

G

El Huerto HIP

D

Arturo Kanpion HLHIP

G/A

Larraona HIP

G/A

Ave María HLHIP

G

San Cernin HIP

D

Axular IK HLHIP

G

Santa Catalina Labouré HIP

G

Br

Azpilagaña HLHIP

G

Santísimo Sacramento HIP

G/A/D

HTB

Buztintzuri HLHIP **

G/A

Br

Cardenal Ilundain HLHIP

G

Santa Catalina - Santísimo Sacramento HIP

G/A

HTB

Doña Mayor HLHIP

G

Santa Teresa HIP

D

Elorri HLHIP

G

Cuatro Vientos HIP

G/A

Ermitagaña HLHIP

D

Jaso IK HIP

G/A

García Galdeano HLHIP

G/A

Esclavas del Sagrado Corazón HIP

D

Hegoalde IK HLHIP

G

Sagrado Corazón HIP

G/A

Iturrama HLHIP

G

Miravalles - El Redín HIP (Egoitza Iruñean)

G/A

Br

José M. Huarte HLHIP

G/A

Hijas de Jesús HIP

G/A

Lago de Mendillorri HLHIP

G

Ursulinas HIP

D

Mendigoiti HLHIP

G

San Ignacio HIP

G/A

Mendillorri HLHIP

G

Salesianos HIP

G/A

Nicasio de Landa HLHIP

G/A

La Compasión HIP

D

Patxi Larraintzar HLHIP

G/A

Santo Tomás HIP

G/A/D

San Francisco HLHIP

G

Vedruna HIP

G/A

San Jorge HLHIP

G

Santa María la Real HIP

G/A

San Juan de la Cadena HLHIP

G/A

Calasanz - Escolapios HIP

D

Sanduzelai HLHIP

G

Carlos III LH

G/A

Vázquez de Mella HLHIP

G

Foro Europeo LH

G/A

Víctor Pradera HLHIP

G

María Inmaculada LH

G

Andrés Muñoz HB

G

El Molino HB

G/A

Adaptación Social BHI

G

Agroforestal BHI

G/A

Basoko BHI

D

Biurdana BHI

G/A

Caro Baroja-La Granja BHI

G

Energia Berriztagarriak BHI

D

Eunate BHI

D

Iturrama BHI

G/A

Mariana Sanz BHI

G/A

Navarro Villoslada BHI

G/A

Padre Moret BHI

G/A/D

Pedro de Ursúa BHI

G/A

Plaza de la Cruz BHI

G/A

San Juan-Donibane BHI

G/A

Sanitaria BHI

D

Donapea LHI

G

Virgen del Camino LHI

G/A

Iruñeko HH

ATARRABIA

D

Atargi HLHIP

G/A

La Presentación HIP

ZIZUR NAGUSIA

G/A

Br

Lorenzo Goikoa HLHIP

D

Paz de Ziganda IK HIP

G/A

HTB

Catalina de Foix HLHIP

G/A

HTB

Camino de Santiago HLHIP

D

Erreniega HLHIP

G/A/D

Zizur BHI

b) Eremu mugakidea: arestian aipatutakoen gainerako udalerri mugakideak.

** 2009-2010 ikasturtean jardunean izanen diren ikastetxeak.

2.-Tutera.

a) Tuterako udalerria barnean hartzen duen eremu bakarra.

EREMUA

ER

PROG.

IKASTETXE PUBLIKOAK

ER

IKASTETXE ITUNDUAK

TUTERA

G

Br

Elvira España HLHIP

G

La Anunciata HIP

G/A

Griseras HLHIP

G

Compañía de María HIP

G/A

HTB

Huertas Mayores HLHIP**

G

San Francisco Javier HIP

G/A

Monte San Julián HLHIP

G/A

Virgen de la Cabeza HLHIP

G

Br

Benjamín de Tudela BHI

G

ETI BHI LHI

G

Valle del Ebro BHI

** 2009-2010 ikasturtean jardunean izanen diren ikastetxeak.

b) Eremu mugakidea: Tuterako gainerako udalerri mugakideak.

3.-Nafarroako gainerakoa.

Nafarroako gainerakoari dagokionez martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretua aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiko zaio.

Iragarkiaren kodea: F0910724