26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Auritzen euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2009ko otsailaren 5ean egin zuen osoko bilkuran, Auritzen Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen Ordenantza onetsi zuen hasiera batean.

Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat eginez, onetsitako Ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, iradokizun edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsiko litzateke eta osorik iragarriko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Auritz, 2009ko otsailaren 5.-Alkatea, Jose Irigarai Gil.

Iragarkiaren kodea: L0910281