26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2009ko ekitaldiko aurrekontua eta beste arau osagarri batzuk onesteari buruzkoa.

Unibertsitateko Estatutuen 134. artikuluan xedatutakoaren arabera, Unibertsitate Publikoaren aurrekontua publikoa, bakarra eta orekatua izango da, baimenduriko gastu guztiak hartuko ditu, eta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Legearen 81. artikuluak ezarritakoaren arabera, Unibertsitateak urte natural bakoitzean egiten dituen diru-sarreren balioespena jasoko du. Halaber, aipatu manu horretan xedatzen da Kudeatzailetzak aurrekontuaren aurreproiektua egingo duela, eta honek Foru Erkidegoari eskatzen zaion finantzaketaren zenbatekoa adieraziko du. Eskatutako finantzaketa zehazturik, Gobernu Kontseiluak aurrekontu-proiektua onetsiko du, eta Gizarte Kontseiluari onesteko emango dio.

Gizarte Kontseiluaren 2009ko aurrekontuari buruzko gaietarako lan-taldeak azaroaren 26an oniritzia eman ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2009ko aurrekontuaren proiektua egiteko irizpide orokorrak ezarri ziren.

Irizpide horien arabera, Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako Errektoreordetzak behar den analisia egin du, eta guztirako zenbatekoak ezarri ditu, Gizarte Kontseiluak onetsitako arauak aplikatu ondoren.

Gobernu Kontseiluak proposatuta, Ekonomia Batzordearen txostenarekin, eta bere kideek eztabaidatu eta gero, honako hau da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluak, 2008ko abenduaren 29an egindako bileran, hartu duen

ERABAKIA 29/2008

Lehenengoa.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2009. urteko aurrekontua onestea, bere diru-sarreren eta gastuen egoera-orrien arabera. Aurrekontua 74.487.129,58 euro-koa da, eta honela dauzka banatuta gastuak eta diru-sarrerak:

GASTUAK:

I. Kapitulua.-Langileak: 50.063.720,69 euro.

II. kapitulua.-Ohiko ondasun eta zerbitzuak: 15.251.242,75 euro.

III. kapitulua.-Finantza gastuak: 10.723,24 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.219.737,90 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 7.871.705,00 euro.

VIII. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 70.000,00 euro.

Gastuak osotara: 74.487.129,58 euro.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.374.445,13 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 53.861.638,00 euro.

V. kapitulua.-Ondarezko diru-sarrerak: 351.046,45 euro.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: 2.900.000,00 euro.

VIII. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 8.000.000,00 euro.

Diru-sarrerak guztira: 74.487.129,58 euro.

Bigarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008ko Foru Legearen 5 d) eta Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 81.4 artikuluetan ezarritakoa betetzeko, onestea irakasleen eta ikertzaileen, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen kostuak. Ordainketa-sarien gehikuntzak Nafarroako eta Estatuko Aurrekontu Orokorren legeekin bat etorriz beteko dira.

Hirugarrena.-Unibertsitateak 2009. urterako duen aurrekontua Betetzeko Oinarriak onestea.

Laugarrena.-2009. urteko aurrekontuaren II. eranskinean azaltzen diren prezio publikoak onestea.

Bosgarrena.-Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren 2009ko aurrekontua onestea. 2009ko aurrekontuaren III. eranskinean agertzen da.

Seigarrena.-Lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren tituluak erdiesteko ikasketen prezio publikoak ordaintzeko salbuespenak Estatuak edo Foru Erkidegoak beren eskumenak betez emandako araudian ezarritakoak izango dira, eta, betiere, aipatu prezio publiko horiek urtero arautzen dituen foru-arauan aurreikusitakoak.

Zazpigarrena.-Hasierako aurrekonturako aurreikusten zen Diruzaintzako Gerakin Orokorra, "Diruzaintzako Gerakin Orokorra" 870.01 kontusailekoa, honako kontusail hauetara bideratzea:

"Inbertsio errealak" 6. kapituluko hasierako kreditu ez atxikia: 4.728.075,00 euro.

"Transferentzia arruntak" 4. kapituluko hasierako kreditu ez atxikia: 1.180.733,90 euro.

"Finantza-aktiboak" 8. kapituluko hasierako kreditu ez atxikia: 70.000,00 euro.

51/51.00/259.00 "Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia" kontusaileko hasierako kreditu ez atxikia: 367.982,00 euro.

51/51.00/259.02 "Beste jarduera batzuk" kontusaileko hasierako kreditu ez atxikia: 82.018,00 euro.

51/51.00/226.07 "Kultura jarduerak eta beste batzuk" kontusaileko hasierako kreditu ez atxikia: 34.617,72 euro.

51/51.01/227.09 "Beste zerbitzu batzuk" kontusaileko hasierako kreditu ez atxikia: 478.000,00 euro.

51/51.00/229.11 "Esperientziaren Unibertsitatea" kontusaileko hasierako kreditu ez atxikia: 35.000,00 euro.

31/30.00/229.09 "Material ez inbentariagarria. Ikerketa taldeak" kontusaileko hasierako kreditu ez Ikerketa taldeak": 695.000,00 euro.

11/11.02/240.00 "Erakunde eta administrazio argitalpenak" kontusaileko hasierako kreditu ez atxikia: 85.932,00 euro.

11/11.02/240.09 "Aldizkako informazio argitalpenak" kontusaileko hasierako kreditu ez atxikia: 37.260,00 euro.

11/11.02/240.01 "Zientziaren eta irakaskuntzaren arloko argitalpenak" kontusaileko hasierako kreditu ez atxikia: 5.381,38 euro.

Zortzigarrena.-Irakasleen eta Ikertzaileen Lanpostu Zerrendari buruzko proposamena onestea eta errektorea gaitzea, eskumena duen errektoreordeak proposaturik, unibertsitateko irakaskidegoetakoak ez diren lanpostuen zerrendak aldatu ahal ditzan, errektoreorde eskumendunak baimentzen ahalko baditu ere arduraldi-aldaketak.

Bederatzigarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazio eta zerbitzuetako langileen 2008ko Lanpostu Zerrenda aldatzeko proposamena onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Negoziazio Mahaian ordezkaritza duten sindikatuei entzun eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazio eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharreko araubide juridikoa egokitzeari buruzko erabakia kontuan hartuz, eta maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituenak, 106.1 artikuluan ezarritako arau-agindua betez.

Hamargarrena.-Abenduaren 1eko 19/98 Foru Legearen 2. artikulua betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen ordainsariak onestea:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen ordainketei buruzko abenduaren 1eko 19/98 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz, irakaskidegoetako funtzionarioen ordainketa kontzeptuak aplikatzetik aterako den zenbatekoa 2.847.000 euro-koa dela kalkulatu da, eta "Irakaskidegoetako ordainketa-osagarriak norberaren merezimenduengatik" izeneko 121.03 azpikontzeptu ekonomikoaren kargura beteko da.

b) Aurrekontuaren I. eranskinean jartzea, eta hor sartuko dira zenbateko horren guztiaren banaketarako irizpideak, ekainaren 2an Gizarte Kontseiluak 309/99 erabakian hartuak. (12/2001 erabakiak aldatua).

c) Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen ordainketei buruzko 19/98 Foru Legearen 2.c artikulua betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2009ko aurrekontuaren eranskinean jarriko da norberaren ordainketa kontzeptuak jasoko dituzten pertsonen zerrenda, hartzaile bakoitzari dagokion zenbatekoa zehaztuz, Gizarte Kontseiluak 2008ko ekitaldirako osagarriak esleitzeko erabakia hartu bezain laster. Zerrenda hori Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari bidaliko zaio, jakinaren gainean egon dadin.

Hamabigarrena.-Kudeatzaileari, Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako errektoreordeari, Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko zuzendariari eta kontu-hartzaileari erabaki honen berri ematea.

Hamahirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hamalaugarrena.-Erabaki hau errektoreari igortzea, bete dadin.

Iruñean, 2009ko abenduaren 29an.-Gizarte Kontseiluko burua, Jesús Irurre Arigita.

Iragarkiaren kodea: F0910095