26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Marta Legarra Egúzquiza andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 1317/2008 Ebazpenaren kontra, Ingeleseko (gaztelaniaz) zerrendari dagokionez.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, dei egiten zaie ekainaren 13ko 1317/2008 Ebazpenean agertzen den Ingelesaren (gaztelaniaz) espezialitaterako izangaien zerrendan 5. zenbakitik 134.era bitarte, biak barne, agertzen diren izangaiei eta, orobat, eainaren 13ko 133/2009 Ebazpenean agertzen den Ingelesaren (gaztelaniaz) espezialitaterako izangaien zerrendan 10. zenbakitik 204.era bitarte, biak barne, agertzen direnei, errekurritutako ebazpenean agertzen ez badira, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (hurrenkera zenbakia: 08469.AL) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0910223