26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2009ko otsailaren 12ko 9:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación Navarra de Guardas Forestales-Basozainen Nafar Elkartea (A.N.G.F.-B.N.E.)". Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Daniel García Enériz eta José Luis Lizarraga Liberal jaunak.

Hori guztia aditzera ematen da interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2009ko otsailaren 12an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0910466