25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 2ko 432/2008 Ebazpenarena. Horren bidez osasun larrialdietako teknikariaren profilari dagozkion lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko fasearen deialdia arautu zen, baldin eta gaitasun horiek lan esperientziaren edota beste prozedura ez formal edo informal batzuen bidez eskuratu badira, lanbide heziketako teknikari eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko proben araudiaren esparruan.

Ebazpen horren 8. eraskinaren argitalpenean (2009ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 4koa) akatsa egin dela ikusirik, bidezko da zuzentzea eta testu egokia ematea.

8. ERANSKINA

Lanbide gaitasunaren ziurtagiria (Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren 432/2008 Ebazpenaren arabera)

jauna/andrea

Iruñeko "Sanitaria" BHIko idazkaria.

Ziurtatzen du

Urriaren 29ko 1397/2007 Errege Dekretuan zehaztu osasun larrialdietako teknikariaren tituluari lotutako lanbide profilari buruzko lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren ondorioz, ............................................ jaunak/andreak, ............................., NAN zenbakiarekin, egiaztatu egin duela ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituela:

(Gaitasun unitate bakoitzaren kodea, izena eta maila adieraziko dira)

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

Eta horrela ager dadin eta, hala badagokio, lanbide tituluak edota ziurtagiriak lortzeko egiaztapen partzial metagarriak izan daitezen, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat, ziurtagiri hau egin dut

Iruñean, 200..... (e)ko ....................aren ...........(e)an.

Ikastetxeko zuzendariaren oniritzia Idazkaria

Sinadura: Sinadura:

Iruñean, 2009ko otsailaren 16an-Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: F0902474