25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Zizur Zendeako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, 2009ko urtarrilaren hogeita zazpian, 20/2009 Ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko Gazolazko Jarduera Ekonomikoen Sektoreko P.3.2 lurzatiaren xehetasun azterlana, María-Jesús eta María-Rosario Iribarren Amézqueta andreek eskaturik. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek edukia azter dezaten Udaleko bulegoetan (Gazolatz) eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0901618