25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2009ko urtarrilaren 28ko 12/2009 Ebazpenaren bidez, Beriaingo Udal Planeko IU-7 unitateko 1 eta 7. lurzatietako xehetasun azterlana (Errekaldea industrialdea) hasiera batez onetsi zuen, Edena, S.L. enpresak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. aJendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2009ko otsailaren 3an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0901942