25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2009ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkura arruntean, 11. puntuan, erabaki zuen behin betiko onestea Baztango Udalaren eta Haizea 2002, S.L. enpresaren arteko hirigintzako hitzarmena, San Martin ikastetxea izenez ezagutzen den eraikineko bigarren eta hirugarren solairuak berritu, egokitu eta lagatzeko, bai eta Oronozko babes ofizialeko etxebizitzen lursailerako hornidura lanak ere, aipatutako hitzarmeneko hirugarren klausula aldatuz. Hitzarmena horretarako ireki den espedientean dago. Sustatzailea Haizea 2002, S.L. da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesdunek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2009ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0901656