25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Marta Paternáin Remón andrea Toki Administrazioko Departamentuko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko dituela atalburuak bitarte baterako, beharrezkoak diren adostasun txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren onespena jaso dira.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Marta Paternáin Remón andrea Toki Administrazioko Departamentuko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 10ean.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F0902232