25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARESO

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2009ko urtarrilaren 30eko osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Aresoko Eluseder industrialdeko P-1b lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Sukia, S.A.k sustatua. Proiektua Larraitz Sasiain arkitektoak eta Marco Segurota geologoak prestatua da, eta helburua du P-1b lurzatian antolamendua ezartzea bertan ezarri beharreko jarduerak bat izan beharrean lau izan daitezen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81,1. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Areson, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0901812