25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

Hirigintzako hitzarmena jendaurrean

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, urtarrilaren hogeita bederatzian, 020/2009 ebazpena eman zuen, hasiera batean onesteko, Pablo Alonso Irujok (Bodegas Alore, S.L.ren izenean) eta Andosillako Udalak sinatutako hirigintza hitzarmena; hitzarmenaren xedea da Udalari dagokion hirigintza aprobetxamenduaren, egungo legeen arabera kargetatik salbuetsirik dagoen horren, baliokide ekonomikoa zenbatekoa den zehaztea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0901630