25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko urtarrilaren 29ko 8 zk.ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Alloko Udal Planeko AO.2-U antolamendu eremuko UE 1.15 unitatea birzatitzeko proiektua, Hirigintza Zerbitzuek zehazturiko determinazioen arabera. Proiektua Juan Miguel Ulibarri Lezaunek prestatua da eta honako hauek sustatua: Francisco Javier Montoya Cordónek, José Alfonso Montoya Cordónek eta Itziar Olcoz Martínezek.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan 76. artikuluari dagokionez xedatua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatua.

Allon, 2009ko urtarrilaren 29an. Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0901787