25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Ureztalur bihurtuko diren herrilurretako loteen esleipena

Laborantzako herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan eta bereziki Ureztalur bihurtuko diren herrilurren ordenantzan, bai eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2000 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, besteak beste honako beharkizun hauek ere betetzen badituzte:

-Nekazari gaztea izatea eta lehentasunezko nekazaritza ustiategiko buru edo partaide izatea.

-Ogibide nagusi nekazaritza izatea eta lehentasunezko nekazaritza ustiategiko buru edo partaide izatea.

Hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, ureztalur bihurtuko diren herrilurren loteak eskatzeko.

Eskabide ereduak eta esleipen hau arautuko duten ordenantzen eta araudien kopiak Udal bulegoetan eskuratu ahalko dira.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkatea, Luis M.ª Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0901617