25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIRAUKI

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak 2009ko udal aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, otsailaren 11n egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2009ko otsailaren 16an.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L0902438