25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ORKOIEN

Deialdia, Orkoiengo Udaleko kultura eta kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko, plantilla handitu gabe. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaeraren aldaketa eta proben hasiera

Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak, 2009ko otsailaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2008ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, eta jendaurreko epea erreklamaziorik gabe igaro da; horiek horrela, ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

BARUQUE CIA, ANA

Baztertuak: inor ez.

2. Oposizioa 2009ko martxoaren 12an hasiko da, goizeko 12:00etan, Orkoiengo Herriko Etxean. Oposizioko ariketa guztiak egun horretan eginen dira. Izangaiek nortasun agiri nazionala ekarri beharko dute.

Lehen ariketa: test motako 20 galdera izanen dira, deialdiko II. eranskineko gaien inguruan. Ariketa egiteko gehienez ere 20 minutu izanen dira. Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko puntu bat emanen da, eta oker erantzun edo erantzun gabe utzitako bakoitzeko 0 puntu. 10 puntu beharko dira hurrengo ariketara pasatzeko. Ariketa egiteko gehienez ere 30 minutu izanen dira.

Bigarren ariketa: Idatziz garatu beharko da II. eranskineko gaiei buruzko kasu praktiko bat, gehienez ere ordu eta erdian. Ariketa egiteko gehienez ere 20 minutu izanen dira. Gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira.

Orkoienen, 2009ko otsailaren 12an.-Udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0902375