25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ULTZURRUN

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Ultzurrungo Udalak, 2008ko irailaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ultzurrungo Kontzejuaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Ultzurrungo Kontzejuaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ultzurrunen, 2009ko otsailaren 9an.-Alkate udalburua, Roberto Lamarca Eraso.

Iragarkiaren kodea: L0902444