25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Trafikoko udal ordenantzako 32. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2008ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuterako Udalaren Trafikoari buruzko Ordenantza Orokorreko 32. artikuluaren aldaketa.

Aldaketa horren eta erregelamenduzko jendaurreko aldiaren iragarkia, 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an, baita Udalaren iragarki oholean ezarri ere. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Dena dela, ordenantzako aldaketak bidezko ondorio juridikoak izan ditzan, argitara ematen da haren testu osoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

32. artikuluaren testua: "Ibilgailu motordunek edo ziklomotorrek debekatua dute eremu publikoan jarraian aparkatzea, ibilgailu edo ziklomotor berean telefono bat adierazita saltzen direla iragartzeko, gainerako erabiltzaileek libreki aparkatzeko baldintzak oztopatzen dituztela. Debeku hori urratzen duten ibilgailuak salatu eta garabiak Udalaren Ibilgailuen Altxatokira eramanten ahalko ditu. Berreskuratzeko, garabiaren likidazio tasa eta egonaldiarena ordaindu beharko dira, aldez aurretik".

Tuteran, 2009ko urtarrilaren 4an.-Herritarren Babeseko zinegotzi delegatua, María Isabel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0901954